Errenteriako EAJk San Migel ospatuko du

Bihar Koldo Mitxelena plazan 17.30ean haurren txokolatada eta 19.00etan sardinak, marmitakoa eta sagardoa izango dira

2018(e)ko irailaren 27a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Errenteria- Urteroko ohiturari jarraiki, Errenteriako EAJ/PNVk San Migel festa antolatu du biharko, bere patroi duen Aralarko Mikel Deunaren egunaren harira. Ekitaldiak Batzokiaren aurrealdean burutuko dira, Koldo Mitxelena plazan.

Haurren txokolatadak emango dio hasiera jaiari 17.30ean. Ondoren, 19.00etan, helduek izango dute bere txanda, betiko moduan sardinak, marmitakoa eta sagardoa eskainiko zaizkie.

Jeltzaleek urteroko hitzordu honetara gonbidatu dituzte errenteriar guztiak, jai giroan jaki gozoez gozatzera. “Errenteriako EAJ/PNVko kideontzat oso berezia bilakatu da urteroko ohitura egin dugun festa hau, jai giroan eta era naturalean errenteriarrekin egoteko eta horiei entzuteko aukera ematen digu eta”, adierazi zuen atzo, Elixabete Muruak, Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarreko lehendakariak.

Alderdi EgunaJeltzaleek errenteriarrak animatu dituzte igandeko Alderdi Egunean parte hartzera. Alderdikideei nahiz alderdizaleei jakinarazi zaie igandean ospatuko den Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu dutela. Autobusa 9.00etan irtengo da Zumardiko autobus geltokitik. Autobusean joan nahi duenak batzokian edo telefonoz, 943 002 509 telefonora deituta, eman dezake izena. - A.M.

etiquetas: errenteria, eaj, san migel

Últimas Noticias Multimedia