Hariztien edertasun txundigarria

Bailara artean | Iruñeko iparraldean, Ultzama eta Basaburuako bailaren artean, Batasuneko Interes Leku izendatutako harizti ederrak aurkitzen ditugu, tartean Orgikoa.

Diario de Noticias - Viernes, 28 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Udazkeneko koloreek ingurua edertzen dute. Josu martínez

Udazkeneko koloreek ingurua edertzen dute. Josu martínez

Galería Noticia

Udazkeneko koloreek ingurua edertzen dute. Josu martínezInguruko fauna eta flora miresgarriak dira. josu martínez

Ultzama-Basaburuko hariztiak Batasuneko Interes Leku (LIC) izendatua daude, eta bere barne hartzen dute Orgiko Hariztiko Aisiarako Natur Eremua. Hori 80 hektarea dituen hariztia da, bisitarako egokitua.

Ibar zabal horretan Ultzama eta Arakil ibaiak doaz (Ultzama ibarra) eta Basaburua ibaia (Basaburua ibarra) eta ibarrak hainbat landazabal eta haritz kandudunek osatutako hariztiak ditu beheko aldean. Mendi-hegalak ameztiek eta pagadiek estaltzen dituzte.

Leku azpimarragarriena Lizasoko Orgi hariztia da. Babestutako lekua bada ere, bisitetarako egokitutako espazioa da. Orgitik hurbil, Arraitz-Orkingo haritz zahar eta ederra bisitatu daiteke. Bailararen iparraldeko pagadi nagusiak (Mortua), Ultzamako Parke Mikologikoaren parte dira. Parke honek baliabide mikologikoen jasangarritasuna du helburu. Pagadietan gora joz gero, Belatera iristen da. Belate Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen lerro zatitzailea eta bailarako puntu altuena da, itsas mailatik 847 metrora dagoena.

Aipagarria da, bere berezitasunagatik, Belateko zohikaztegia, Nafarroako zohikatz biltegi garrantzi-tsuenetako bat da eta 17.000 urte dituela kalkulatzen da.

Ultzamako paisaian antzematen da bizi ahal izateko gizakiaren esku-hartzeak ingurunean izan duen eragina. Horren lekuko dira abeltzaintzari loturiko larre eta borda ugariak. Ardi latsak herrilarre eta mendietan bazkatzen dira, eta horrela betetzen dute gure ingurunea mantentzeko ezinbestekoa den egitekoa. Paisaiaz goza-tzeko hoberena da larre artean doazen bide eta bidexketan barna ibiltzea.

Últimas Noticias Multimedia