Transhumantzia, tradizioaren ibilbidea

150 kilometro | Urtero, artzainek euren artaldeak bildu eta Nafarroa aldez-alde zeharkatzen dute, animaliek negua hobe igarotzeko lurralde beroagoaren bila.

Diario de Noticias - Viernes, 28 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Artalde handi bat, transhumantziaren bidea egiten Errege Bardeetarantz.

Artalde handi bat, transhumantziaren bidea egiten Errege Bardeetarantz. (A.IZKO)

Galería Noticia

Artalde handi bat, transhumantziaren bidea egiten Errege Bardeetarantz.

Urtean bitan, 150 kilometroko ibilbidea egiten da, Nafarroa aldez-alde zeharkatuz Erronkariko Ustarroz herrian, Transhumantziaren Museoa aurkitzen da

Urtero, irailaren 18an, Nafarroako iparraldetik datozen artalde askok Errege Bardeak zeharkartzen dituzte, urteen igaroari eta garaien aldaketari aurre egiten dion iraganeko erritu batean. Tradizio honen bitartez, eremu garaietatik eremu baxuetara igarotzen dira animaliak, neguari aurre egin ahal izateko, eta kontrako bidea egiten dute udako hilabeteak iristear daudenean.

Tradizioaren eskutik, ondare naturalaren mantenurako onurak ere iristen dira. Trashumantziak eskaintzen duen abantailarik hoberenetako bat ingurugiroaren oreka mantentzen laguntzea da, izan ere, artaldeekin batera haziak eta goro-tza ere zabaltzen dira bidean zehar, lurraren fertilizazioan lagunduz eta biodibertsitetari bultzada ederra emanez.

Bide egokia

Nafarroa aldez-alde zeharkatzen duen ibilbide hau existitzen bada, abere zein abeltzainentzat egokida den baldintza geografikoak ematen direlako da. Erronkaritik abiatu eta Ebro ibarrean akitzen da bidea, eta denetara 100 eta 150 kilometro arteko luzera dauka.

Udaberriko garaian, apirila eta maiatza artean, kontrako bidea egiten da eta abereak Nafarroako iparraldera itzultzen dira, piriniar bailaretako soro eta belai berdeetara.

Ustarrozen (Erronkari), tradizio honen inguruko museoa aurkituko dugu: Gazta eta Transhumantziaren museoaz ari gara. Bertan, ikusgai daude ofizio zahar horri buruzko tresnak, argazkiak eta jantziak, baina aldi berean erakusten dira, gaur egun, Erronkariko gazta goxoa egiteko erabiltzen dituzten teknikak. Nafarroan bi gaztak dute Jatorrizko Deitura eta horietako bat Erronkarikoa da. Gazta eta transhumantzia museoan ikusgai daude mendez mende elikagai hori egiteko erabili diren tresnak. Horrez gain, ar-tzain-arropak, joareak, azienda markatzeko burdinak eta beste ere erakusten ditu.

Nafarroako erdialdean jada, Zarrakazteluk Transhumantziaren Eguna ospatzen du irailaren 17an. Nafarroako arkume-, ardo- eta gazta-dastaketak antolatzen dituzte, baita bizikleta-ibilaldiak eta ar-tzain-gaiei buruzko aire zabaleko pintura-lehiaketak ere. Hori guztia irailaren 18an izaten den Sanmigueladaren atarian: Pirinioetako Erronkari eta Zaraitzu ibarretatik Errege Bardeako Natur Parkera bazka bila datozen milaka ardi El Paso izeneko eremura iristen dira artzainekin batera. Erdi Arotik errepikatzen den erritu horrek milaka bisitari erakartzen ditu urtero-urtero. Eta noski, egun osoan artzain-apurrak, txistorra eta ardoa dastatzeko aukera ere badago.

Tradizioa hobetzen

Urtero irudi berdina errepikatzen da Errege Bardeetako El Paso eremuan. Bertan, artzainekin lagunduta datozen milaka ardiak kokatzen dira, muino, amildegi eta lautadaz betetako lurralde honetan urteko hilabete ho-tzenak igarotzeko asmoz. Hala ere, azken edizioetan ardien eremua mugatu egin da, artalde bakoitzari bere lur eremua aurretik izendatuz, epidemiak saieste aldera eta lur-eremuak ahal bezaino modu eraginkorreak ustiatzeko asmoz. Horrela, ar-tzain bakoitzak bere ermua dauka eta data edo ordutegiei kasurik egin behar izan gabe erabili dezake. Gainera, urte lehorrenetan ura ematen zaie, eta horrek animalien erosotasuna eta osasuna bermatzen du betiere.

Munduko bazter guztietan

Transhumantzia, Iberiar Penintsulan aspaldidanik egiten den ohitura bat da, izan ere, duela zortzi mende (XIII. mendean zehazki), Alfonso X Jakintsuak sortutako Mesta Ohorezko Kontseiluak artaldeen ibilbideak arautzeko neurriak hartu zituen.

Penintsulako mugetatik harago, munduko herrialde desberdinetan ere transhumantzia kasuak aurkitu ditzakegu. Europara jotzen badugu, Alpeetako, Karpatoetako, Balkanetako eta Eskandinabiako lurralde menditsuetan ohitura berdina zeukaten.

Afrikako kasuan, Magreben bereber kulturari lotutako mendiko transhumantzia sistemak existitzen dira, baita arabiar herritarrek eremu lau eta lehorretan egiten dituzten bestelako transhumantziak ere.

Ameriketako Estatu Batuetan, Argentinan, Txilen, Perun, Bolivian eta Brasilen ere abeltzain eta transhumantzia tradizio zabala topatu dezakegu.

Bestalde, Asiari dagokionez, Himalayako eremuan transhumantziarako baldintza bikainak ematen dira, batez ere Nepalen eta Tibeten, non abeltzaintza ugari dagoen.

Azkenik, Ozeanian, Australiako Alpeetan transhumantzia tradizio zabala dago, izan ere abeltzaintzaren sektoreak indar handia dauka herrialdeko ekonomian. Bertako mendiek eskaintzen dituzten baldintzak ere oso egokiak dira tradizio honen biziraupenerako. Hala, milaka urtetako tradizio honek bizirik jarraitzen du gaur egun, urtez urte mantentzea ahalbidetzen duten egokitzapenen ondorioz.