XVI. Stock eta beherapen azoka egongo da Ordizian

Atzo hasi eta gaur arratsaldera arte, guztira 15 saltokik parte hartuko dute azokan haien produktuak salduz

Sábado, 29 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

ordizia- Ordiziako merkatariek haien produktuak ohikoa baino prezio baxuagoan aterako dituzte kalera gaur. Atzo hasi zen stock eta kale azokaren edizio berri bat herrian, eta gaur arratsaldera arte aukera dago bertara joateko.

Ekimen honetan bi ekintza bateratu egiten dira: stock azoka Plaza Nagusian kokatzen da eta Kale-azoka, berriz, herriko kaleetan. Bertan, saltokien aurrealdean jar-tzen dituzte haien produktuak, jendearentzat ikusgarriagoa izan dadin. Stock azokaren ordutegia honakoa da 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Kale azokak ordutegi bera du baina eguerdian 13.00etan itxiko da.

Dendari eta herritarrentzat “erreferente” bihurtu da ekintza hau eta herriko merkataritza sustatze aldera, kale azokako edizio honetan parte hartzen dutenen artean Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko dira. Bestalde, gaur arratsaldean doan eskainiko da haurrentzako txokoa stock gunean, puzgarri eta bestelako jolastokiekin.

Hamabost saltoki dira edizio honetako parte-hartzaileak, denak, noski, bertako saltokiak. Hala, Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 11 saltoki herri-gune historikoan kokatuko dira, denden aurreko aldean eta aldiz, lau izango dira Plaza Nagusian kokatuta egongo direnak.

Moda, lentzeria, osagarriak, kirola egiteko arropa, haur moda, gizonena... denetatik bilatzeko aukera egongo da. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia