Eskola Ttikien Besta jendetsua eta alaia ospatu zuten atzo Lekarozen

Lunes, 1 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Eskola Ttikien Besta jendetsua eta alaia ospatu zuten atzo Lekarozen.

Eskola Ttikien Besta jendetsua eta alaia ospatu zuten atzo Lekarozen. (F.A.G.)

Galería Noticia

Eskola Ttikien Besta jendetsua eta alaia ospatu zuten atzo Lekarozen.

lekaroz.Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola ttikiek urteroko besta ospatu zuten atzo Lekarozen. Goiza frexko iratzarri zen arren, eguzkia atera eta eguraldi ederra lagun izan zuten. Ehundaka haur eta guraso elkartu ziren goizean goizetik, prestaturiko egitarau zabalarekin gozatzeko asmoz. Lekarozko eskolako guraso, irakasle eta ikasleez gain, herritar anitzek lagundu zuten bestaren antolaketan. Goizean bi ibilaldi desberdin egiteko aukera izan zen, eta ttikienendako txotxongilo emanaldia. Gero, bazkari autogestionatua izan zen, kafea eta postreak herriaren kontura izanik;arratsaldean, zozketa, puzgarriak, zaldiak eta dantzaldia. Hurrengo urtean Amaiurren ospatuko da besta. Argazkiak: F.A.G.

Últimas Noticias Multimedia