Langabetuek doako aukera izango dute harakintza industrian murgiltzeko

Urola Kostak bost hilabeteko prestakuntza eskainiko du Zestoan, sektoreko bigarren mailako profesional izateko

Miércoles, 3 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

zestoa- Urriaren 11a bitartean Harakintza eta Haragikien elaborazioa izeneko ikastaroan izena emateko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik eta harakintza industriako bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskura-tzeko, bost hilabeteko doako prestakuntza jasoko dute bertan apuntatzen direnek. Basatxerri eta Urkaiko enpresekin elkarlanean egingo da hau, bigarren horrek Zestoan duen egoitzan, eta azaroa hastearekin batera ekingo diola aurreikusten dute antolatzaileek.

Guztira 510 orduko prestakuntza ziurtagiria lortuko dute bost hilabeteko ikastaroa egiten duten pertsonek eta denbora tarte hori honako bost modulu hauetan banatuko dela adierazi dute Urola Kosta Udal Elkartekoek: Lehenengoa, Haragiaren eta haragi-produktuen biltegiratzea eta bidalketa (40 ordu);bigarrena, Haragiaren egokitzapena eta teknologia (120 ordu);hirugarrena, Haragi- prestakin freskoen elaborazioa(90 ordu);laugarrena, Industriako haragi-produktuen elaborazioa eta trazabilitatea (180 ordu), eta bosgarrena, Lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak harakintzan eta haragi-produktuen elaborazioan (80 ordu).

Ikastaro honen helburua “haragi sektoreko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia eta gaitasunak kontuan izanda, pertsona langabetuei lan merkatuan sartzeko eta lanbide bat gauzatzeko tresna egokiak ematea” dela adierazi dute antola-tzaileek. Beraz, interesatuek izen- ematea telefonoz (943890808) edo posta elektroniko bidez egin dezakete ondorengo helbide honetara idatziz: osainz@urolakosta.eus - N.O.