xehetasunak

‘Black is beltza’, film bat baino gehiago

Estreinaldia, gaur | Mugurza, Cano eta Solak egindako animaziozko filmak 1960ko hamarkadako New Yorkera eramango gaitu

Diario de Noticias - Viernes, 5 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Filmean maitasun istorio bat ere agertzen da.

Filmean maitasun istorio bat ere agertzen da.

Galería Noticia

Filmean maitasun istorio bat ere agertzen da.


Donostiako zinemalditik igaro ondoren, gaur iritsiko da zinemetara izen bereko eleberri grafikoan oinarritu den Black is Beltzaanimaziozko filma. Fermin Muguruza, Harkaitz Coano eta Eduard Solak idatzi duten istorio honek 60ko hamarkadako New Yorkera eramango gaitu, San Ferminetako erraldoien eskutik.

Erraldoiak New Yorken? Baina, nola da posible hori? 1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

Benetako gertaera horretatik abiatuta, Muguruzak, Canok eta Jorge Alderetek (eleberri grafikoan parte hartu zuen idazle eta ilustratzaile argentinarra) Manex Unanueren historia asmatu dute: erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura zuen fikziozko pertsonaia. Bere kideek agintarien erabakiari men egin izana deitoratuz, etxera ez itzultzea erabakiko du Manexek. Gazte honen begietatik izango dugu 1960ko hamarkadaren erdialdean gizartea errotik astindu zuten gertaeren berri: Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan. Gerra Hotzaren oihar-tzuna ere agerikoa izango da, alde bietako espioien artean zeuden interes eta katramila ezkutuak tarteko.

Kuban urte batzuk igaro eta trebakuntza berezia jaso ondoren, Manexek Che Guevara ezagutuko du hura Boliviara joateko zorian dela. Egiteko ezinago delikatu batean abiatuko da gero: eraila izateko arriskua duen Black Panther bat AEB Ameriketako Estatu Batuetatik atera eta hari Habanaraino lagundu beharko dio. Horretarako, mundua alderik alde zeharkatu eta itzulinguruz betetako bidaia egingo du. Izan ere, ezinezkoa da bidaia hori zuzenean egitea, CIA atzetik baitago.

musika

M.I.A. artistak itxiko du Bilbon ospatuko den BIME jaialdia

M.I.A. artistak itxiko du BIME Live jaialdiko kartela. Antolakuntzak iragarri duenez, urriaren 27an igoko da BECeko agertokira. Horiez gain, Aphex Twin, MGMT, Editors, Nina Kraviz eta beste hainbat banda ere arituko dira zuzenean urriko azken asteburuan Barakaldon. Guztira, Europatik zein Latinoamerikatik etorritako 40 bandak baino gehiagok hartuko dute parte Bilboko zenbait aretotan BIME Live jaialdiaren aurreko bi egunetan antolatutako zuzenekoetan.

Munduan eragin gehien duten pertsonetako bat da, Time aldizkariak argitaratutako zerrendaren arabera. Artistaren musika proposamen “deserosoa eta arriskutsua” arte ospetsua bihurtzea lortu duela nabarmendu dute BIMEren antola-tzaileek Konposatzailea eta abeslaria ez ezik, artista bisuala, zinema-zuzendaria, moda-diseinatzailea eta aktibista izanik, urte berean Oscar, Grammy, Brit Award eta Mercury sarietara izendatua egotea lortu duen artista bakarra da.

bertsolaritza

Urriaren 12an hasiko da Xilaba taldekako txapelketa

11 saiotako ligaxkarekin hasiko da urriaren 12an Gameren lehen taldekako XILABA. Ondoren, 2 finalerdi ospatuko dira eta, bukatzeko, final handia abenduaren 1ean Baigorrin. Gameren hasiko da, eta 14 saio jokaturik abenduaren 1ean Baigorrin bukatuko da ekitaldi hau: lehen fasean 11 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik. Aldiro 2 talde izanen dira kantuan, eta hirugarren talde bat entzulegoan animatzen den zenbaitekin epaile lanetan.

Gai emaile eta antolatzaile andanaren laguntzarekin, 44 bertsolarik hartuko dute parte 11 taldetan, taldekako lehen XILABAn: Eskukula (Amikuze), Tirrit (Baigorri, Itsasu), Otsoaren 7 umeak (Donibane Garazi), Dilindan (Makea, Hazparne), Sasi Bertsolariak (Hendaia, Ziburu), Ostatu Batuak (Hendaia, Urruña), Ezkorbrutak (Hiriburu), Kantiniersak (Maule, Xiberoa), Mattinsalto (Azkaine, Sara), Kontrabanda (Azkaine, Sara) eta Kosta ala Kosta (Hendaia).

sinopsia

Laburrean:Errealitatea eta fikzioa dantzan jartzen dituen intrigazko haria da Black is Beltza, deus falta ez duena: maitasuna, iraultza, espioitza. Eta horren guztiaren lagun, garaiko soinu banda bereizgarria, adierazkortasun grafiko handiz zuzen-zuzenean 1960ko hamarkadako bihotzera eramango gaituena.

fitxa teknikoa

Zuzendaria:Fermin Muguruza

Gidoia: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Eduard Sola

Zuzendaria:Raül Refree, Fermin Muguruza, Anari, Maika Makovski, Manu Chao, Yacine, Ana Tijoux, Brenda Navarrete, Sonido Gallo Negro, Lengualerta, Ceci Bastida, Iseo.