onarpenak

Ipuinaren alde ilunaren bila

historiaren txokoa

Stephen King

Fantasia eta beldurra Idazle estatubatuarrak 50 urte daramatza eleberri beltzak eta beldurrezko fantasia lanak idazten. Horietako asko zinemara eraman dituzte.

Diario de Noticias - Viernes, 5 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Stephen King idazlea.

Stephen King idazlea.

Galería Noticia

Stephen King idazlea.


Beldurrezko eleberriak gustuko dituzu? Hala bada, ikasi ongi izen hau: Stephen Edwin King. 1947ko irailaren 21ean Portlanden jaioa, AEBetako idazle ospetsu eta emankorrenetako bat da, beldurrezko generoan espezializatua. Richard Bachman ezizenarekin ere idatzi izan du.

Bere best-seller artean The Dark Tower, The Green Mile, The Stand, The Shining, ‘Salem’s Lot, Carrie eta Itdaude. Hauetako gehienak zinemaratu dituzte.

Unibertsitatea amaituta eta institutuetan irakasteko ziurtagiria lortuta, ez zuen irakasle lanik berehalakoan aurkitu eta diruren bat lor-tzeko gizonezkoentzako aldizkariei istorio laburrak saltzen zizkien. Tabitharekin ezkondu ostean Hampden Akademian lana lortu arren aldizkarietarako istorioak idazten eta nobelentzako ideiak biltzen jarraitu zuen. Garai honetan, Kingek alkoholarekin arazoak izaten hasi zen, hamarkada batez hainbat menpekotasun izatera iritsiz.

1973an argitaratu zuen Carrie, bere lehenengo nobela, Doubleday argitaletxearen bidez. Nahiz eta hasieran Stephenek zakarretara bota zuen amore emanda, emazteak berreskuratu eta amaitzera animatu zuen. King eta bere familia Mainera joan ziren amak minbiziak jota gaixotu eta aurrerago hil baitzen. Garai honetan idatzia da Salem’s lot(argit. 1975), hasieran Second coming izendatua.

Amaren heriotzaz geroztik, Kingek The Shining(1977) eta The Stand (1978) idatzi zituen, etxe aldaketa batzuk bitartean izan zituela. 1977an Mainera behin betikoz itzuli eta bertako Unibertsitatean sormenezko idazketa irakasten hasi zen.

1985an Heroes for Hope Starringthe X-Men komikian hartu zuen parte, beste egile batzuekin batera, Afrikako gosetearen aurkako dirua biltzeko.

Stephen Kingek idazle oparoa izaten jarraitzen du gaur egun ere. 2000 hamarkadan, besteak beste, Cell (2006), Duma Key (2008), Under the dome (2009) -azken hauIt (1986) idatzi zuenetik bere lanik luzeena 1074 orrialdeekin-, 22/11/63 (2011), Joyland (2012), The Bazaar of Bad Dreams(2015) eta abar.

‘The Dark Tower’ saileko mundu alternatiboa

1978 eta 2004 artean, Stephen Kingek The Dark Tower saila idatzi zuen. Protagonista Roland, Gizon Ilunaren bila dabilen pistolari bakarti bat da, Tolkienen eta Mendebalde Urrunaren arteko nahasketa dirudien mundu alternatibo batean. Hasieran fan multzo txiki batek bakarrik atsegingo zuelakoan ale gutxi argitaratzen zituen, baina arrakastaren ondorioz 1980ko hamarkadaren bukaeran modu komertzialago batean atera zituen. Lehenengo eta azkeneko liburuen artean tarte handia zegoenez, Stephenek lehenengo alea gainbegiratu eta egokitu zuen estilo eta itxuraz antzeragokoak izan zitezen.

jaso dituen sarietako batzuk

British Fantasy Society: 1981, 1982, 1987, 1999 eta 2005.

Canadian Booksellers Association: 2007.

Horror Writers Association: 1987, 1990, 1995, 1998, 2000, 2002, 2006 eta 2009.

U. S. Magazine: 1982 (izendapena).

Fantasia Mundiala: 1980,1982, 1995 eta 2004.

World Horror Convention: 1992 (Beldurraren Munduko Maisu Handia saria).

Pluma Saria: 2005.

Mystery Writers of America: 2007.

International Horror Guild: 1999.

Locus Sariak:1982, 1986, 1997 eta 1999.

O. Henry: 1996.

Últimas Noticias Multimedia