Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Landa Garapenak Nekazaritza Politika Bateratuari dagozkion ordainketa zuzenen aurrerakinak abonatzen hasiko da asteartean, urriak 16

Guztizko zenbatekoa 40.097.942 eurokoa da eta 10.375 nekazariren artean banatuko da

DN - Lunes, 8 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 19:24h

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak Nekazaritza Politika Bateratuari dagokion lehen aurrerakinaren ordainketa egingo du asteartean, urriak 16, Europako araudiak baimendutako lehendabiziko egunean. Funtsen eskaera heldu den ostegunean eginen da, hilak 11. Lehenengo aurrerakin honen guztizko zenbatekoa 40.097.942 eurokoa da eta Nafarroako nekazaritzako 10.375 profesionalen artean ordainduko da.

Honela, Nafarroa, ordainketa egin duten lehenengo autonomia-erkidegoetako bat izan da, sektoreari 2018ko kanpainaren hasierako lanak aurrera ateratzen lagunduko dion likidezia emateko asmoz.

Aurrerakina laguntza zuzenei dagokie eta honela banatuko da: 25.556.218 €, % 64, oinarrizko ordainketarako;13.171.150 € klimaren nahiz ingurumenaren mesedeko nekazaritza jardunbideetarako (ordainketa berdea);628.921 € nekazari eta abeltzain txikien erregimenari atxikitako 1.904 espedientetarako;506.624 € 239 profesional gazterendako, eta 235.028 € arroza, oskola duten fruituak, kalitateko lekaleak nahiz azukre-erremolatxa laboratzeko laguntzetarako.

Araudiaren arabera, laguntza zuzenen aurrerakina % 50ekoa ere izan daiteke, salbu eta, aparteko arrazoiak tarteko eta Estatu kideak aldez aurretik eskatuta, Europar Batasunak portzentaje handiagoa ordaintzea baimentzen duenean, iaz uholdeekin gertatu zen bezalaxe.

Nekazaritza Zerbitzuak SMS nahiz posta elektronikoaren bitartez bidaliko die jakinarazpena profesional onuradunei.

Aurrerakina egin ahal izateko, kontrol administratibo guztiak gainditzeaz gain, lurraren gaineko kontrolak ere burutu behar izan dira. 2017an ezarritako baldintza berri hau betetzeko, Nekazaritza Zerbitzuak eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuak ahalegin berezia egin dute tramite horiek epearen barruan buka zitezen, gestioak ahalik eta gehien bizkortu eta dirua sektoreari ahalik eta azkarren helarazteko asmoz.

Urriko bigarren hamabostaldi honetan eta azaroan zehar, aurrerakin gisako beste ordainketa batzuk egitea ere aurreikusi da, lehen ordainketa-aldi honetan sartu ez diren espedienteen nahiz azaleraren araberako edo abeltzaintzarako gainerako laguntzen mesedetan. Horien guztien behin-behineko zenbatekoak bildu bezain laster, FEGA arduratuko da ezagutzera emateaz.

Abenduan, 2018ko kanpainako laguntzen saldoei dagozkien ordainketak eginen dira. Kontuan izan behar da saldoen ordainketa hauetan diziplina finantzarioa aplikatuko dela, hots, % 1,42ko murrizketa 2.000 eurotik gorako zenbatekoetan.

Más sobre Navarra

ir a Navarra »

Últimas Noticias Multimedia