Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
GIZARTEA

Zapore gazi-gozoa utzi dute aurtengo Kilometroek

Urretxu-Zumarraga Ikastolak kontu korronte zenbakiak jarri ditu herritarren eskura ekarpenak jasotzen jarraitzeko

2018(e)ko urriaren 9a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Donostiako familia, Zumarragara iritsi berri.

Donostiako familia, Zumarragara iritsi berri.

Galería Noticia

Donostiako familia, Zumarragara iritsi berri.

donostia- Kilometroak jaialdiaren biharamunarekin jaiki ziren atzo Urretxu-Zumarragako ikastolakoak. Goiz-goizetik ikasle eta irakasleak garbiketa lanetan aritu ziren, jaiaren ondoren gera-tzen ziren arrastoak desagertarazteko asmoz. “Egia da ez dugula lortu espero genuen etekin ekonomikoa, eta sentsazio gazi-gozoa dugu atzokoa eta gero”, aitortu zuen Montse Alkorta ikastolako zuzendariak Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan.

Denen ahotan zegoen eguraldi kaxkarra eta horrek utzitako ondorioak. “Festara gonbidatuta ez zegoen norbait izan genuen: euria”, aitortu zuen Alkortak. Horregatik, espero zutena baino jende gutxiago bertaratu zen. Hala ere, zaparradak zaparrada, egitaraua bete zutela azpimarratu zuen, ia normaltasun osoz.

Zuzendariak jakinarazi zuen moduan, zapuztu egin ziren haien aurreikuspenak. Zenbaki zehatzik emango ez duten arren, azken urteetan baino jende gutxiago etorri zela adierazi zuten antolatzaileek, gutxi gorabehera iaz Oñatin bildu zirenen erdia. Hala ere, igandean bertan jendeak diru-ekarpenak egiteko deitu izana eskertu zuten.

obrakIkastolak garatzen ari diren sistema pedagogikoak behar dituen obretara bideratuko dute lortutako dirua Urretxu-Zumarraga Ikastolan. “Eredu propioa da, gaur egungo gizartearen beharrei egokitzen den proiektu pedagogikora bideratuko dugu”, gogorarazi zuen Alkortak atzo. Izan ere, sistema horrek (konfiantzaren pedagogia) azpiegituretan aldaketak eskatzen ditu eta horretarako erabiliko dute diru-ekarpena, dagoeneko egin dituzten obrak eta oraindik egiteko dituztenak ordaintzeko. Hala, herritarren eskura jarri dituzten hiru kontu korronte horien bidez hemendik aurrera ere diru ekarpenak jasotzen jarraitzea espero dute.

Balorazio orokorraz gain, dagoeneko jakinarazi dute zein izan den Kilometroetan zozka-tzen ziren 60.000 euroko sariaren irabazlea. Herriko bertako familia batek eskuratu du. Eroski Bidaietako txartela ere zozkatzen zen eta 01658 zenbakia zuenak eraman du. - I. Gil

Últimas Noticias Multimedia