‘Euskara ala Ezkara’ zikloak emandakoa web batean jaso dute

Atari berriak azken hamar urteotan Gotzon Garateren omenez pilatutako ondarea batu du

Jabi Leon - Martes, 9 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Elgoibarko Izarra, Udala eta Digitalidadea enpresako ordezkariak, atzo egindako aurkezpenean.

Elgoibarko Izarra, Udala eta Digitalidadea enpresako ordezkariak, atzo egindako aurkezpenean.

Galería Noticia

Elgoibarko Izarra, Udala eta Digitalidadea enpresako ordezkariak, atzo egindako aurkezpenean.

elgoibar- Atzokoan hamar urte bete ziren Gotzon Garate euskaltzale, idazle, irakasle eta kulturgile elgoibartarra hil zela. Gauzak horrela, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak eta Udalak urteurren hori aprobetxatu zuten azken hamarkadan Garate zena oroitzeko herrian urtero garatu den Euskara ala Ezkarazikloak emandakoa jasotzen duen web gune berria aurkezteko.

Digitalidadea enpresak egindako web atari berria Interneteko euskaraalaezkara.eus helbidean ikus daiteke jada eta bertan herritarrek “Go-tzon Garateren oroimenezko zikloetan pilatu diren pentsamenduak eta diskurtsoak jaso eta bildu dira”, beti ere, “zikloek emandakoa gizartera-tzeko”, azpimarratu zuen Ane Beitia alkateak atzo kultur etxean egindako aurkezpen ekitaldian.

Bestalde, Iñaki Konde, Elgoibarko Izarra elkarteko lehendakariak, gogorarazi zuen elkarteak eta Udalak 2008an ekin ziotela zikloak elkarlanean antolatzeari, “elgoibartarron euskaltasuna sustatzeko helburu nagusiarekin”. Horretarako “udazkenero euskarari eta euskal kulturari lotutako gaiak plazaratu ditugu”.

Hamarkada honetan 40 gonbidatu baino gehiagoren partaidetza izan da Euskara ala Ezkara zikloaren okasioz egindako jardunaldietan;horien artean euskal kulturgintzan izen handia duten hainbat idazle, musikari, hizlari edota bertsolariak izan dira. “Eta horiek denak gurean lagatakoa euskal herritar guztien eskura jarri nahi izan dugu gaur aurkezten dugun web atari berriaren bitartez”, azaldu zuen Iñaki Kondek berak.

web guneaeuskaraalaezkara.eus web atari berrian zenbait atal daude. Horietako bat Gotzon Garate zenari eskainita dago eta bertan herrian izandako omenaldien irudiak edota Garate berari buruz hainbat komunikabidetan argitaratutako idatziak ikus daitezke.

Beste atal batean, nola ez, Euskara ala Ezkara zikloaren edizio guztiek dute protagonismoa.

Bertan edizio bakoitzerako prestatutako egitaraua, jorratutako gaiak eta gonbidatuen agerraldiak nabarmentzen dira.

Eta web gunea osatzeko, ekimenean parte hartu duten kulturgileentzako lekua egokitu da. Horien artean, Anari, Andoni Egaña, Anjel Lertxundi, Iñaki Perurena, Antton Luku, Aneguria, Gotzon Barandiaran, Asisko Urmeneta, Eñaut Elorrieta, Idurre Eskisabel, Jesus Mari Makazaga, Itziar Fernandez, Aire Ahizpak, Danele Sarriugarte, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Kike Amonarriz, Jon Sarasua eta beste izen propio asko agertzen dira.

Edonola ere, Digitalidadea enpresako teknikaria den Gotzon Barandiaranek azpimarratu zuenez, “orain aurkeztutako web gunea egitasmoaren hurrengo edizioek ematen dutenarekin elikatzen jarraitzeko egokitu da”.

Bere hitzetan. “unibertsitateko ikerlariek argi dute etorkizunean euskara eta euskararen ondarea sozializatzeko bidea digitala izango dela eta hor dago euskaraalaezkara.eus atari berriaren balorea”.

Barandiaranen ustetan, “txalotzekoa da Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak euskarazko ondarea digitaliza-tzeko egiten ari diren elkarlana;oso herri gutxitan ikusten da eta fruituak dagoeneko sarean ikus daitezke”.

etiquetas: web, euskara, elgoibar, ezkara

Últimas Noticias Multimedia