Zuhaitzak ezagutzen ikasteko aukera izango dute haurrek

2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 11:34etan eguneratua

ZUMAIA – Datorren igandean, urriaren 14ean, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskutik zortzi urtetik gorako haurrentzat tailerra egingo dute. Zuhaitzak ezagutzeko ikastaroa izango da eta egun osoko jarduera bat izango denez hamaiketakoa eta ura eraman beharko dute. Interesa dutenek helduen laguntzaz agertu beharko dute 10.00etan Zelaitxikira eta ezinbestekoa izango da mendiko oinetakoak eramatea. – N.O.