bitxikeriak

Amaierarik gabeko ametsa

Historia Eskubide zibilen defendatzaile handienetako hau hil zenetik 50 urte igaro direnean, bere aldarrikapenetako batzuk bizirik diraute oraindik ere.

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Martin Luther King, bere hitzaldietako batean. d.n.

Martin Luther King, bere hitzaldietako batean. d.n.

Galería Noticia

Martin Luther King, bere hitzaldietako batean. d.n.

Diario de Noticias

1968ko apirilaren 4ko arratsaldeko seirak eta minutu batean, bala batek eztarria zeharkatu zion. Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen defendatzaile handienetako bat izan zen Martin Luther Kingen ahotsa betirako itzali zen Memphiseko Lorraine Hoteleko balkoian. Hilketa James Earl Rayri egotzi zioten. Joan zen apirilean, 50 urteurrenarekin bat eginez, bere bizitza eta lorpenak gogoratzeko omenaldi berezia eskaini zioten bertan.

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, Estatu Batuak, 1929ko urtarrilaren 15a - Memphis, Tennessee, Estatu Batuak, 1968ko apirilaren 4a) eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an. Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere I Have a Dream (Amets bat dut) hitzaldiagatik da famatua.

Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean.

1954. urtean Eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parksek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.

1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa.

1963an Washington Hirian “Lanpostuen eta askatasunaren aldeko martxa” arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten. Martxa, elkarlanean eginiko ahalegin bat izan zen, eta bertan esku hartu zuten eskubide zibilen aldeko erakunde nagusi guztiek eta langile-mugimenduaren sektorerik progresistenak, bai eta erlijio-erakundeek ere. 200.000 eta 300.000 pertsona inguru hartu zuten parte ekitaldian.

Martin Luther Kingen ametsa

Martin Luther Kingek Washingtoneko martxan eskaini zuen hitzaldia betirako geldituko dira historian. Hementxe, esandako hitzaldiaren zati bat:

“Amets bat dut, gaur! Amesten dut, egunen batean, han Alabaman -arrazista suminduak dauden hartan, gobernariaren ezpainetatik eragozteko eta deuseztatzeko hitzak sortzen diren hartan-, egunen batean, hantxe bertan, Alabaman, mutiko eta neskato beltzek eskua eman ahal izango dietela mutiko eta neskato zuriei, neba-arreba gisa.

Amets bat dut, gaur! Gaur amesten dut, egunen batean, «bailara guztiak goratuko direla, muino eta mendi guztiak berdindu egingo direla. Lautu egingo dira toki aldapatsuak eta zuzendu bide bihurriak;eta, orduan, Jainkoaren aintza azalduko da eta gizateria guztia lekuko izango da”

Hogei atxiloketa baino gehiago:20 aldiz baino gehiago atxilotu zuten. Horietako bat, Rosa Parksen (zuri bati autobuseko eserlekua uzteari uko egin zion emakume beltza) atxiloketaren kontrako manifestaldi batean. Arrazoi horregatik, 382 egun eman zituen kartzelan.

Bere izena daramaten kaleak:Ameriketako Estatu Batuetara joaten bazara eta Martin Luther King kaleaz galdetzen baduzu, kontuz, 730 hirik baitute izen horretako kale bat.

Hainbat eraso:1958an, Harlemen, emakume batek labankadaka erasotu zuen Martin Luther King, ia heriotza eraginez. Chicagon, 1966an, aurpegian gogor kolpatu zuten. Hori bakarrik ez, eta bere Montgomeryko etxean lehergailu bat jarri zioten behin.

Últimas Noticias Multimedia