hurbiletik

‘errementari’ netflixera iritsi da

kultura

Zinea

nahaste-borraste

Bihartik aurrera Bihar estreinatuko da Netflix telesail eta filmen plataforman XIX mendean kokatutako misterio eta abentura pelikula

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Kandido Uranga aktoreak egiten du Patxi errementariaren papera. utzitakoa

Kandido Uranga aktoreak egiten du Patxi errementariaren papera. utzitakoa

Galería Noticia

Kandido Uranga aktoreak egiten du Patxi errementariaren papera. utzitakoa

Diario de Noticias

Bihartik aurrera, Paul Urkijoren Errementari filma Netflix telesail eta filmeen plataforma digitalean ikusi ahal izango da. Hala, Handia filmarekin batera, euskarazko film bat ikusgai izango da plataforman. Netflixen ikusi ahal izango den hirugarren euskal filma izango da, izan ere, aurretik Loreak ere ikusgai izan zen, epe labur batez.

Iaz estreinatu zen Urkijoren filma eta ordutik ibilbide arrakastatsua egin du. Azkenekoz, Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen. Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira filmeko protagonistak;Barandiaranen Patxi Errementariaipuinean oinarritutako filma da.

Errementari, misterio, abentura eta emozioz jositako ipuin gotiko fantastikoa da, izaki beldurgarriz betea. Produkzio diseinu aberats baten bidez euskal folklore giroa berregin eta berrinterpretatu dugu jendea harritu eta entretenitzeko.

XIX. Mendeko 1o guda karlistaren ondoren dago kokatua. Aldaketa, eta gatazaka anitzen garaia. Arrazio eta tradizioaren arteko talkan, euskal gizartearen irudimena elikatu zuen ezenatokia izan zena.

Dialogoak aspaldi galdutako XIX. mendeko euskara arabarrean daude idatziak. Ipuin originalaren tradizioa errespetatuz, gure linguistak gogor lan egin dute garaiko arbasoen hizkeraren soinua lortzeko.

Sinopsia

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

argazkilaritza

Iruñea Fokatu argazki-lehiaketa

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako beste edizio bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. 2018ko edizio honetan, epaimahai teknikoak 2019ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g., 2018ko urriaren 31an, larunbatarekin, 21:00etan arte. Lehiaketaren oinarri guztiak eta sarien xehetasunak pamplonaescultura.es webgunean aurkitu daitezke.

musika

Kontzertu andana Durangoko Azokako edizio berrian

Plateruena aretoak kontzertu handiak hartuko ditu gauero abenduaren 5etik 9ra arte, Durangoko Azokaren baitan. Plateruenako egitaraua abenduaren 5ean hasiko da, Ikasle Egunean, Huntza taldearekin. Gipuzkoar taldea disko berria graba-tzen ari da buru-belarri, eta prest izango du Durangoko Azokarako. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Bigarren egunean, abenduaren 6an, 23:00etan, Esne Beltzaren txanda iritsiko da. Xabi Solanok gidatzen duen taldea disko berria grabatzen ari da Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin (Zoo, Smoking Souls, Aspencat), eta Azokan zuzenekoa eskainiko dute berori aurkezteko. Abenduaren 7an, Modus Operandi talde berriaren kontzertua izango da, 23:00etan. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslariaren proiektu berri honetan, Lauroba eta Vendetta taldeetako musikariak batu dira, ska musika eta fusioa lantzeko. Hurrengo egunean, Anestesiak Gorrotoaren ahotsa diskoaren 25. urteurrena ospatuko du zuzenean.

Azkenik, Azoka amaitzeko proposamen lasai eta intimoagoa izango dugu abenduaren 9an. Olatz Salvadorrek Zintzilik bere lehenengo disko arrakastatsua aurkeztuko du Durangon, 20:00etatik aurrera, sarrera doan dela.

fitxa teknikoaZuzendaria: Paul Urkijo Alijo.

Gidoilaria: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechevarriaren laguntzarekin.

Ekoizlea: Alex de la Iglesia.

Argazki zuzendaria: Gorka Gómez Andreu, A.E.C.

Zuzendari artistikoa: Izaskun Urkijo.

Musika: Pascal Gaigne.

Iraupena: 98min.

fitxa artistikoa

Aktore taldea: Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Jose Ramón Argoitia, Josean Bengoetxea, Ramón Agirre, Gorka Aguinagalde, Iñigo de la Iglesia, Zigor Bilbao, Ortzi Acosta, Jon Ander Alonso, Itziar Ituño, Gotzon Sanchez, Maite Bastos.

Últimas Noticias Multimedia