Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Sanfranhistoria, kontaidazu nola gertatu zen

ekainan, 5. eta 6. mailakoak lupa hartu eta maleta baten aztarnari jarraituz, bidai eder batean murgildu ziren

Testua eta argazkia Frantzisko Deuna I.P. - Viernes, 12 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Benetako ikerleen paperean sartuta, gure eskolaren istorio asko aurkitu zituzten ikasleek.

Benetako ikerleen paperean sartuta, gure eskolaren istorio asko aurkitu zituzten ikasleek.

Galería Noticia

Benetako ikerleen paperean sartuta, gure eskolaren istorio asko aurkitu zituzten ikasleek.

etxeko berriak

Gure eskolak abentura eta istorio ederrak gordetzen ditu bere eraikin eta inguruetan… Hori dela eta, arkeologian egiten den moduan, ikerketaren bitartez, ikasleek nahi izan zuten guztia ezagutzeko aukera izan zuten.

Gelara maleta misteriotsua iritsi zen, beste garai bateko objetuekin: argazkiak, garai hartako eskolako materiala, arropa, jokoak, txanponak, liburuak, egunkariak, Montessori materialak, autobus edo tren txartelak, Hezkuntza Ministerioko akta non lan eta soldata ken-tzen dizkieten… Baina...Norena zen? lan handia zegoen egiteko… Halere, zerbait bazekiten: 20 eta 30.hamarkadetan gure eskolan lan egin zuen pertsona batena zela… Hori abiapuntua izanik ikerkerta-lanari gogoz ekin zioten!

Maletaren bizitza Lehenengo, taldeetan banaturik, maletan zegoen objetuen informazioa aztertu zuten: egunkari eta liburuetan argitalpen datek, pertsona hori zein urtetan bizi izan zen, bere gustu pertsonalak edota joera politikoa zeintzuk ziren aurkitu zuten. Bestetik, argazkietan jendearen arropa, janzteko era, postura, argazkia aterata dagoen lekuak… bizi izan zen garaia, emakumezkoa ala gizonezkoa zen, inguru familiarra edo bizitako lekuak… informazio guztia bilatu zuten. Honetaz gain, liburuek, hezkuntza ona jaso zuela adierazten zuten eta aurkitutako txanponek zein gizartetan bizi izan zen eta gizarte hori nolako zen ezagutzeko aukera eman zien. Pista interesgarria ere bazuten: Montessori materialak, bere lana zein zen eta nola egiten zuen adierazten zuena.

Guzti hau kontutan hartuz, eta irakasleen laguntzarekin, bi emakumeen izenak lortu zituzten eta hauen biografiak ezagutzera iritsi ziren: Julia Fernández Zabaleta eta Katalina Alastuey Garaikoetxea.

Biak, Iruñan jaioak, Frantzisko Deuna eskolan 1916-1936 bitarteko urteetan lan egin zuten. Bi emakumeak bere garaian aurrerakoiak izan ziren: Maistra nazionalista euskaldunak, emakumeen eskubideak eta euskal kulturarenak aldarrikatu zituztenak. Eta gainera, Iruñan Montessori metodologiarekin hasi zirenak. Metodoa aktiboa erabiltzen zuten: ateraldien bidez, gertakarien inguruko burutazioak eginez, gauzak ukituz, jolasen eta abestien bitartez... Juliak anitzetan pianoa jotzera bere aita Valentin, katedraleko organista zena, eramaten zuen. Presentxuk (bere ikasle bat) dioenaren arabera, ikuskaria bera ere anitzetan etortzen zen gelara bere metodologia ikustera.

Datu eta informazio guztia kontutan hartuz, gure ikertzaile gazteek denbora-lerroa eraiki zuten, bertan, gertakari politikoak zehaztuz (maletan eta biografietan azaldutakoak) eta pixkanaka 1900.urtetik aurrera aro garaikidea irudikatuz.

Garai hartako ikasle ohiak Informazio gehiago lortzeko gure ikasleek ikasle ohiekin elkarrizketa izateko aukera izaten zuten, kazetariak bezala. Josefina Beorlegi eta Blanca Estanga, 90 urteko bi emakume, gure eskolara etorri ziren eta garai hartan San Frantzisko eskola nolakoa zen kontatu zieten, haien jolasak, patio denborak, jaiak, klasea... Gure ikasleek asko gozatu zuten haiek kontatutakoarekin.

Bestetik, Julia Fernándezen ikaslea izan zen 102 urteko emakume bat ezagutu genuen, Maria Tihista izenekoa. Bere testigantza grabatu genuen, gero gelan ikasleekin ikusteko. Denbora luzez kontu kontari aritu zen garaiko kantak abesten eta Julia bere irakaslea izan zela oso ongi gogoratzen zuen.

Historiaren azken momentura iritsi gara eta gure eskolan iraganean lan egin zuten bi maistren bizitza ezagutu nahi izan dugu eta, aldi berean, haien lana jakinarazi eta zabaldu. Gure eskerrik beroenak biei eta gurekin bidai liluragarri honetan parte hartu duten guztiei!

Honen inguruko informazioa gure web orrialdean aurkituko duzue: https://sanfranciscoip.educacion.navarra.es/web1/ blog/2018/06/30/julia-fernandez-y-catalina-alastuey-maestras-de-1916-1936/.