Gaur arratsaldean piztuko da Zegamako txondorra

Egur meta ikatza egiteko erabiltzen zen eta prozesua ezagutzera emango dute

M. Aranburu - Sábado, 13 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Anduetza parketxe ondoko txondorra piztuko dute.

Anduetza parketxe ondoko txondorra piztuko dute.

Galería Noticia

Anduetza parketxe ondoko txondorra piztuko dute.

zegama- Txondorra, egur-ikatza egiteko intentzioarekin, ikazkinek eraikitzen zuten egur meta da. Gaur egun ere, noizbehinka egiten dira txondorrak, antzinako lanbideen erakustaldi gisa. Horren adibide argia gaur bertan piztuko da, Zegamako Anduetza parketxean. Duela urte askotik egiten dabiltzan ekintza da eta jende ugari elkar-tzen duena, gainera.

Hala, goizean zehar hasiko dira lanbideari lotutako saioak. 11.00-etan eta 12.00etan hain zuzen ere, ikazkinen lana ezagutzeko bisita gidatuak izango dira. Horrez gain, Txondorra egunez egun argazki erakusketa bisitatu ahalko da, non txondorraren eboluzioa ezagutzeko aukera eskainiko den argazkiz argazki. Arratsaldeko 18.00etan, berriz, Zegamako Tobera Musika Eskolako musikari eta partaideekin batera kalejiran joango dira plazatik txondorreraino. Behin txondorraren inguruan elkartuta, Zegamako Tobera musika Eskolak eta Orkatz abesbatzak elkarrekin emanaldia eskainiko dute.

Ikazkintza ofizio zaharra da, dudarik gabe, nahiz eta agian gaur egun ez den asko ezagutzen. Lanbidearen xehetasunak azaleratzeko, 18.30ean, ikazkintza ezagutzera emango da;hala nola, basoarekiko harremana zein den, txondorraren eraikuntza prozesua nolakoa den eta ikazkinen bizimoduak zer esan nahi duen. Ondoren, txondorra piztuko dute. “Txondorrak erabiltzen ziren egur-ikatza egiteko, honako hau bero-ahalmen handiko erregaia baitzen”, azaldu du Joseba Izagirre, Zegamako alkateak.

Últimas Noticias Multimedia