Azken bolada honetan, Jesusen jarraipenean saiatzen garen kristauok, bortizki astinduta gaude, Elizaren ardura duten artzain batzuen jokabide lotsagarriarengatik. Umeen kontrako erasoek mindu dute gizartearen kontzientzia, eta haserrea eta justiziaren eskakizunak olatu itzel bat eragin dute bazter guzietan. Gainera, azaleratu da baita ere, eskandalu horien aurrean hainbat apezpikuen erantzun motela edo erabat ezegokia.

Eskandalu horien protagonistei ez zaie hainbat kasutan behar bezalako zigorra eman, beraien kargua lekuz aldatu egin zitzaien soilik, eta epaileen aurrera ez zen biktimen denuntzia eraman. Eta guri dagokigu gaurkoan apaltasun osoz barkamena eska-tzea, Aita Santu Frantziskok egin duen moduan, eta ere eliz gizonok serioski galde-tzea geure buruari nolatan daitekeen maitasunezko eta zerbitzuzko bokazio bat puntu negargarri eta nazkagarri horietara iristea.

Eta erantzuna oso konplexua izanik, garbi dago akatsak, asko eta oso oinarrizkoak izan direla. Alde batetik formakuntza ez da batere egokia izan seminarioetan, zeren apezgorako heziketan, akatsak edo oinarrizko gabeziak ez direlako azaldu edo landu. Hartu-eman pastoralak erabateko heldutasuna exijitzen du, benetan maitatzeko, laguntzeko, sendatzeko gaitasuna, bihotz garbiz, ideia argiz, jokabide eskuzabalez. Eta bistan da, hainbat elizako instituzioetan, ez dela garbi jokatu ministeri-tzarako diszernimentu lanetan.

Bigarrenik, kristau espiritualtasuna, Nazareteko Jesusekiko ezaguera maitetsua da, benetan bere pertsona eta jarrerekin erabat identifikatzen dena. Jokabide samurra, ahularen aldeko autua, behartsu eta ezinduarekiko defentsa, eroriari laguntasuna, gaixoari sendabidea eskaintzen dio Jesusek. Beste horrenbeste bere izenean bizi denak, eta Maisu onak bidalia denak. Hirugarrenik, zainketa afektiboa. Giza harremanak sanoak izateko, artzainaren bihotza erabat identifikatu behar da Jainkoaren Semearen bihotzarekin. Hor Elizako instituzioek garbi jokatu behar dugu bertara datozkigun apezgaiekin. Zientziak hainbat tresna eskaintzen dizkigu jendeen bi-

hotzak aztertu, landu, garatzeko. Ezin da inolaz ere, zalantzekin inor ordenatu, inori berebiziko garrantzia duen lana eskaini, inor arriskutan jarri.

Egilea Euskal Pastoraltzaren zuzendaria da