BILBO. Ministro kontseiluak argi berdea eman dio Goi Nerbioiko saneamenduari. Laudio eta Amurriosaneamendurako oinarrizko azpiegiturarik ez duten Euskadiko bi herri handienak dira.

URAk behin baino gehiagotan dei egin dio Ingurumen Ministerioari Goi Nerbioin egiteke zeuden saneamendu lanak burutzera: 1994ean Eusko Jaurlaritzari uren eskumena transferitzeko akordioan hartutako konpromisoa, barne hartzen zuena ibaien egoera ekologikoa hobetzeko zenbait azpiegitura hidrauliko burutzea, beste batzuen artean, Goi Nerbioiko araztegiak.

Era berean, URAk dei egin die eskualdeko udal zein administrazio-batzarrei hala hondakin-urak azpiegiturak berrietara lotzeko beharrezko lanak burutzera nola isurketen kontrol eta murrizketarako elementuak ezartzera; beti beharrezkoak izanik, are garrantzitsuagoak izango direlako azpiegiturak abian direnean.

Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratu ditu Ministerioak saneamendu lanok egiteko beharrezko lurrak eskuratzeko gestioak aurrera eramatera (Markijana, Amurrion eta Basaurbe Laudion). Xehetasun horiek ere 1994ko akordioan ezarrita zeuden, hots, erkidegoko administrazioak lurrak eskainiko zizkiola administrazio zentralari.

Azpiegitura falta eta lurraldeko saneamendu sistemaren isurketen kudeaketa eskasak direla-eta Nerbioik aldian-aldian kontrolatu gabeko isurketak pairatzen ditu; gehiengoa hiri-lurretan ematen diren jardueretatik, eta, horrenbestez, toki-administrazioen ardurapean horiek jaso eta eskualdeko saneamendu sistemetara bideratzea. Erroldan dauden 191 isurketetatik ? 159 hirikoak, 32 industriakoak?, 79 hiri-lurretan ematen dira, eta berez saneamendurako toki-sarean jaso beharrekoak dira.

Saneamenduaren kudeaketa eskasa ondo islatzen da datuek behin eta berriz adierazten duten Nerbioiren egoera ekologiko txarrean. Dagokien administrazio hidraulikoek (URA eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa) egiten dituzten kontrolen emaitzak Europa Batasunari jakinarazi zaizkio eta Espainiari zehapena abiarazteko oinarri izan dira (EU Pilot 6734/14/ENVI) saneamenduari dagozkion betebeharrak ez betetzeagatik, ibilgura araztu gabe heltzen diren isurketa horiengatik.

Kontuan izan behar dugu isurketen gehiengoaren iturria industria eta etxea direla. Hirietako industria-eremuak saneamendu-azpiegiturak izan beharko lituzkete, etxeko zein industriako urak behar bezala bideratuak izan daitezen, dagokion aurretratamenduarekin, saneamendu sistemetara. Saneamenduaren kudeatzaileak sarera heltzen diren industria-isurketen kontrol egokia egin beharko luke, gaur egun hobetu daitekeen arloa. Horrek guztiak teknikoki eta ekonomikoki eraginkorra izango den kudeaketa behar du.

Azken urtean, Amurrio zein Laudiorekin izandako elkarrizketetan aurrerapausoak eman dira saneamenduaren kudeaketan, adibidez, saneamendu sarera ematen diren isurketen kontrolerako ordenantzaren bitartez. Hala ere, isurketen kontrola hobetzeko beharra hor jarraitzen du, eta baita saneamendu tasa kobratzekoa ere. Azken horren bitartez jasotakoa, araudiak dioenari jarraiki, saneamendu sarea etengabe mantendu eta hobetzera bideratu behar da.

Aiaraldeako egungo egoera, saneamendu zerbitzua eskaintzeko hamaika administrazio eta arazteko ahalmen eskaseko sistema sakabanatua, uraren hiri-zerbitzuen antolaketa fidagarri baterantz bideratu beharra dago; gaur egun konexiorik ez duten sistemak elkarlotzea ahalbidetuz eta horiek era bateratuan kudeatuz. Hori izango baita inguruko ibaien ingurunearen egoera hobetzeko bide bakarra.

Horrenbestez, nahitaezkoa da Goi nerbioi inguruko udal eta administrazio-batzarrak ahalmen tekniko nahikoa izango duen erakunde batean sartzen joatea Estatuak eraikiko dituen kolektore sare berri eta araztegien kudeaketa egokia egiteko. Ezinbestekoa da aipatutako bi aglomerazioetan saneamendu zerbitzu egokia eskaintzeko, eta, bide batez, ibaia, denbora luzez, jarraian, kaltetzen duen edozein erasan saihesteko.

Azpiegiturak eraikitzea ezinbestekoa da, bai; baina ez da nahikoa Goi Nerbioi inguruko egoera txarrari betiko irtenbide bat emateko. Premiazkoa da eskualdean saneamendu zerbitzua eskaintzeko eran goitik beherako aldaketa sustatzea, zerbitzu integrala eskaintzeko ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikoa izango duen erakunde batetik gidatuta.

Bi aglomerazio horietan eraikiko diren saneamendu azpiegiturak eta Europar Batasunak 91/271 zuzentaraua ez betetzeagatik abiarazi duen prozedura kontuan izanda premiazkoa da erabakiak hartzen hastea zerbitzua ardura, eraginkortasun eta jasangarritasunaren irizpideak jarraituz antolatu dadin.