Aurten, inauteri aurreko egunetan, Haur Hezkuntzako guraso, ikasle eta irakasleok misteriozko ipuin bateko protagonistak izateko aukera izan dugu. Gure ipuina entzun nahi?

Urtarrila aldera, ezusteko bisita bat izan genuen, goizean goiz gelara iritsi eta, hara? Lastoa! “Nor ibili ote zen gure gelan? Ziripot!” Ohar bat utzi zigun, arratsaldean soinketa gelan elkartuko ginen.

Arratsaldean, Lantzeko Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko eta Txatxoak etorri zitzaizkigun. Ziripotek Lan-tzeko istorioa kontatu eta laguntza eskatu zigun. Ezin ziren inauteriak ospatu!

Lantzeko Txatxoak, Altsasuko sorginak eta Zubietako joaldunak oso triste zeuden inauteriak ezin izango genituelako ospatu. Txatxoei erra-tzak falta zitzaizkien, sorginei sendabelarrak edabe magikoa egiteko eta joaldunei joareak. Ondorioz ezingo zuten lurra esnatu eta udaberriari deitu. Non zeuden erratzak, sendabelarrak eta joareak? Misterioa argitu behar genuen!

Gure laguntza behar zuten eta Haur Hezkuntzako talde guztiak martxan jarri ginen inauteriak ospatu ahal izateko. Lan honetan, Galtzagorrien laguntza ezinbestekoa izan zen. Beraien bihurrikeriak alde batera utzi eta gelan oharrak uzten zizkiguten inauterietako pertsonaiei laguntzeko. Hilabete luzez egunero gelan sartu eta? oharren bat ote? Galdetzen genion gure buruari.

Galtzagorrien lehenengo oharrean Nafarroako Unibertsitateko lorategietara hurbiltzeko eskatu ziguten eta bertan, - A ze sorpresa! - Joaldunak gure zain zeuden, triste joareak falta zitzaizkielako. Dena den, mapari jarraituz joareak topatu genituen. Oso pozik jarri ziren, beraien jantziak erakutsi zizkiguten eta ttuntturroak, isipuak, joareak? ukitzeko aukera izan genuen. Gainera beraien istorioa kontatu ziguten eta joareen soinuaz gozatu ahal izan genuen.

Irrikitan jaso genuen bigarren oharra. Berriz ere galtzagorriek gure laguntza behar zuten eta oraingoan eskola ondoko plaza batera gerturatu ginen. Hara non? Txatxoak! Txatxoek beldurra eman ziguten, aurpegi estali horiek? baina bagenekien Ziripoti laguntzeko prest daudela beti! Hauei falta zitzaizkien erra-tzak aurkitzen lagundu genien eta zortzikoa dantzatzen bukatu genuen.

Azkenik, eskolako frontoira hurbildu eta bertan sorginekin topatu ginen. Bagenekien sorginek edabe magikoen bidez sendatzeko gaitasuna dutela. Falta zitzaizkien sendabelarrak lortu eta pertzan edabe magikorako behar zituzten osagai guztiak bota zituzten, hitz magikoak esanez. Ondoren, pozaren pozez sorginekin batera dantzan ibili ginen hau dena ospatuz.

Misterioa argituta! Dena prest zegoen, eskolako inauteriak ospatu ahal izateko!

Ipuina ongi amaitzeko, inauterietan Haur Hezkuntzako irakasle eta ikasleak Miel Otxin, txatxo, sorgin eta joaldun izan ginen eta gure erratz, edabe eta joareekin ikastola eta auzoa alaitzen saiatu ginen.

Lerro hauen bidez, proiektu honetan parte hartu duzuen gurasoei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Plazer bat izan da!