BILBO. Bere bikaintasuna dela eta epaimahaiaren aintzatespena merezi izan duen lana Miguel Ángel Muñoz Márquez eta Montse Casas-Cabanas doktoreek gainbegiratu dute. Biak ere CIC energiGUNEko kideak dira.

Une honetan, ikerlari gaztea Ulm-eko Helmholtz Institutuan (HIU) ari da lanean, baterien inguruko ikerketan nazioarteko erreferentzia den Stefano Passerinirekin batera, Doktoretza osteko nazioarteko bere egonaldian. Egonaldia, CIC energiGUNEren Ikerketa Programaren barruan jasotzen da, eta, ibilbide akademikoa aintzatetsiz, Hezkuntza Saileko Doktore Ikerlari Langileen Hobekuntzarako Doktoretza osteko Programaren barruan Eusko Jaurlaritzak ematen duen finantzaketari esker egin daiteke.

Aurretik 6 hilabete igaro zituen Camerinoko (Italia) Unibertsitatean, eta bertan elektrolito solidoaren interfazea aztertu zuen Francesco Nobili irakaslearekin. 2020an CIC energiGUNEra itzuliko da, Miguel Ángel Muñoz Márquez buru den Interfaze Aurreratuko Azterketa Taldean sartzeko.

Saria Maider Zarrabeitiari eman izanak, balio akademiko handiko lorpen pertsonala izateaz gain, agerian uzten du CIC energiGUNEk bikaintasunarekin eta aukera berriak eta hobeak sortuko dituzten lankidetzarako eremu aurreratuen etengabeko bilaketarekin duen konpromisoa. Kasu honetan, euskal zentroak loturak estutu ditu kontinenteko erakunde akademiko garrantzitsuenetako birekin, Alemaniako Helmholtz Institute Ulm (HIU) izenekoarekin eta Italiako Camerinoko Unibertsitatearekin, hain zuzen ere.

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren biltegiratzeari buruzko ikerketa arloko ekimen estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere badu, eta baita energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiena ere: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens-Gamesa, Ormazabal, Idom, Solarpack, Corporación Mondragón eta Nortegas.

Miñaoko CICek oso emaitza garrantzitsuarekin itxi zuen 2018ko ekitaldia: eragin handiko 500 argitalpen zientifikotik gora, 35 industria proiektu baino gehiagotan parte hartzea, eta Europa mailako 9 proiektu, H2020 esparruaren barruan, Europan 120 milioi euro baino gehiago trakzionatuz.