Ertzaintzak sexu-erasoak eikiditeko aholkuak eman ditu. Argitaratutako liburuetan gomendatzen da itsu-itsuan ezezagunekin ez elkartzea, eta hitzorduak leku ezagunetan edukitzea.

Azkenik, gogoratzen da Ertzaintzako eta Udaltzaingoko patruilak beti daudela laguntzeko prest. Liburuxkan harremanetarako bi telefono-zenbaki daude: 092, Udaltzaingoarena; eta 112, SOS Deiak zerbitzuarena, Ertzaintzarena. Bestalde, aholkatzen da Ertzaintzaren APPa jaistea, informazioa eta aholkuak emateaz gainera, polizia-laguntza eskatzen duen pertsona geolokalizatzeko aukera ematen baitu.

Etxebizitzetako lapurretei aurrea hartzeko liburuxkan hainbat neurri gogorarazten dira, hala nola, etxeko atea beti giltzaz ixtea; sare sozialetan edo beste bide batzuetatik ez hedatzea oporretan etxetik kanpora izango zarela; eta etxean norbait dagoela aditzera ematea, esate baterako, norbaiti posta jasotzeko eskatuz. Ezezagunei portalean sartzen ez uztea, etxabeetako eta lehenengo solairuetako leihoak finkatzea eta, giltzak galduz gero, sarrailako bonbinak aldatzea dira era horretako delituak saihesteko beste aholku batzuk.

Lapurreta egiten duten kasuetarako, aholkatzen da lasai egotea, etxean ez sartzea eta ezer ez ukitzea, batez ere delitua egin bitartean manipulatu ahal izan dena. Larrialdietarako 112 zenbakia gogoratzeaz gainera, adierazten da Ertzaintzak larrialdietarako ez den 900 103 584 telefono-zenbakia duela informazioa jasotzeko eta delituei edo segurtasunarekin lotutako beste gai batzuei buruzko galderei erantzuteko.

Azkenik, hirugarren diptikoa jaietan ebasketei aurrea hartzeko da. Horrela, aholkatzen da zaintzeko eta begien bistatik ez galtzeko norberaren gauzak; diru-zorroan ezinbestekoa dena bakarrik izateko, balioko objekturik ez eramateko eta bankuko txartelen gakoak idatziz ez gordetzeko.

Telefono mugikorra da gehien lapurtzen den objektuetako bat, eta alferrik bistan ez edukitzeko aholkatzen da. Gerriko poltsak, gurutzatuta eramaten diren poltsak eta gainerakoak beti aurretik jarrita eraman behar dira, eta itxita. Kutxazainetik dirua atera behar izanez gero, hobe da norbaitek lagunduta egitea, eta, ahal bada, barruko kutxazainetan. Informazio-liburuxkan gogoratzen da Olagibel kaleko 34. zenbakian Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zerbitzu bateratu bat izango dela salaketak jasotzeko, eta 24 ordutan egongo da zabalik.