Eustatek emandako datuen arabera

1.004 ezkontza ospatu dira Euskadin 2019ko lehen hiruhilekoan

38 ezkontza  homosexual ospatu ziren (12 gizonen artean eta 26 emakumeen artean),  eta besteak heterosexualak izan ziren

10.02.2020 | 03:26
Anillos de boda.

38 ezkontza  homosexual ospatu ziren,  eta besteak heterosexualak izan ziren

BILBO. 1.004 ezkontza ospatu dira Euskadin 2019ko  lehen hiruhilekoan. 38 ezkontza homosexual ospatu ziren (12 gizonen artean eta 26 emakumeen artean), eta besteak heterosexualak izan ziren,  Eustatek emandako datuen arabera.

Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean, eta aurten 228 eta 288 izan dira, hurrenez hurren. Azken urteetan gertatu bezala, aurtengo lehen hiruhilekoan ere ezkontza zibilen proportzio altua izan da, ezkontza heterosexualen %91,6 zibilak izanik; sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak gehitzen badira (denak zibilak), portzentajea %95,4ra iristen da.

Bestalde, 2019ko lehen hiruhilekoko 1.004 ezkontzetan, bizilekua EAEn duten 934 gizon eta 950 emakume ezkondu dira; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi dira.

Halaber, 746 senarrentzat lehen ezkontza izan da (%79,9), eta 17 alargun eta 171 dibortziatu berriro ezkondu dira. Aurreneko aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea handixeagoa izan da (%80,4 eta 764 emakume); alargunak 7 izan dira, eta dibortziatuak 179.

Adinari so eginez, senarren artean 30 urte edo gehiagokoak izan dira %90,8, eta emazteen artean %86,4. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gizonen artean igo da (+0,4 puntu), baina emakumeen artean jaitsi da (-0,5 puntu).

Azkenik, urteko lehen hiruhilekoan, emakume ezkonberrien %20,6 eta gizon ezkonberrien %15,7 atzerritarrak izan dira. Ehuneko hori jaitsi egin da 2018ko aldi beraren aldean emazteen artean (-%0,9 puntu) zein senarren artean (-%0,1 puntu).