BILBO. Kalakanek hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako kobetan, irailaren 20an, 21ean eta 22an. Kontzertuetan hainbat artista gonbidatu izango dira.

Hau ez da euskal perkusionista hirukoteak Sarako kobetan eskaintzen duen lehenengo jaialdia. Hain zuzen ere, aurten bosgarren aldiz joko dute bertan eta formatu bera mantenduko dute: KALAKAN ardatz izango duen hiru eguneko jaialdi bat, non beste artista eta lagun batzuek ere parte-hartuko duten; hori guztia, ingurune paregabe batean.

Aurten, jaialdiaren lehenengo egunak musika gaelikoa izango du protagonista, Kim Carnie abeslariaren eta Innes White gitarra-jotzailearen eskutik. Bigarren egunean, larunbatean, irailaren 21ean, Loinatz Abesbatza igoko da agertokira. Jaialdiari amaiera emateko, igandean, irailaren 22an, euskal musika tradizionalaren txanda izango da, honako hauen eskutik: Berçaits Anaiak, Andoni Aguirre (Bretainia) eta Dominique Le Guichaoua.

Musika gaelikoa, korala eta euskal musika tradizionala. Hiru emanaldi desberdin izango dira, baina lotura komun bat izango dutenak. Guztiak ere toki oso berezi eta magiko batean eskainiko dira: Sarako kobetan.