Gero eta zahartuago dagoengizarte honetan adinekoenzaintzaren sektorea ezinbesteko bilakatu da. Gipuzkoan, esatebaterako, 80 urtetik gorako 50.000lagun bizi dira eta aurreikuspendemografikoen arabera, hamarurteren buruan 68.000 inguru izango dira. Sektorea hazkuntza etengabean dago eta paradigma aldaketabizi du. Izan ere, laguntza emateaezezik, adinekoen bizitza-kalitateahobetzea bilatzen baitu gaur egun.

Zu eta Biok kooperatiba elkartuaduela 24 urte sortu zen, bost emakumeren eskutik. Proiektu sozialgisa jaio zen, Tolosaldeako emakumeen lan-integrazioa bultzatzekoasmoz. Geroztik, proiektua handituz joan da eta gaur egun 100 langile baino gehiagok osatzen dute. “Bihamarkada baino gehiago igaroondoren, proiektua indarrean dagooraindik. Gainera, ilusio berdinaizanik, handitu eta garatu egin daegungo errealitateari aurre egiteko”,esan du Ziortza Artola Zu eta Biokkooperatibako gerenteak.

Bestalde, langile guztietatik soiliklau gizonezkoak direla argitu digu.“Oraindik ere gehienak emakumeakdira adinekoen sektorean dihardutenak eta nahiko genuke gizongehiago gurera etortzea lanera”.Izan ere, adinekoen zaintzarensektorea erabat feminizatuta egonda betidanik. Emakumeak izan diralehenik seme-alabak eta, geroago,gurasoak etxean zaintzeko arduraizan dutenak. Emakumeak lanmunduan integratzeak, berriz, zainketa lanak profesionalizatzea ekarri du. “Profesionalizatu bai, bainasektorean emakumeek duten presentzia ez da gutxitu”, dio Artolak.

Bakardadea uxatzekoHiru motako zerbitzuak eskaintzenditu Zu eta Biok kooperatibak:etxez-etxeko laguntza, soziosanitarioa eta garbiketa lanak. “Erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea da hel buru nagusia, zahartze prozesu duina bermatuz eta, aldi berean, adineko pertsonei arreta ematekogizarte-zerbitzuei eta laguntza-zerbitzuei lagunduz, edota gure eraikinak edo ondarea babestuz garbiketa-lanei eta mantentze-lanei esker”.

Otorduak prestatzea, etxea garbimantentzea edota paseatzera joatea. Horiexek dira etxez etxekolaguntza ematen duten profesionalen zereginak. “Lehenik, zerbitzuaeskatzen duen pertsonaren beharrak aztertzen ditu gizarte langilebatek eta horren arabera zerbitzuaeskaintzen dugu, pertsonalizatuta.Askotan asetu beharrekoa bakardadea da, hori izaten baita bakarrik bizi diren adinekoen gaitzikhandiena”, azaldu du.

Etxeetan ezezik, egoitzetan ereegiten dute lan (soziosanitarioa),egunean 24 orduz eta kudeaketaintegrala eskainiz. Tolosako Iurramendi egoitzan, esate baterako, 144egoiliar atenditzen dituzte. “24 urtedaramagu bertako laguntza-zerbitzuak kudeatzen: sukaldea, ikuztegia, garbiketa lanak eta egoiliarrenasistentzia, estimulazio psikologikoa ahaztu gabe: animazio tailerrak, psikomotrizitatea, jolasak,dantzak etabar”, azaldu du.

Garbiketa lan espezializatuaGarbiketa eta mantentze laneidagokienez, bezeroen ordutegietara eta beharretara egokitzen direla azpimarratzen du Artolak. “Udal,mankomunitate eta erakunde zeinenpresa pribatu askok gure eskuuzten dituzte, konfiantza osoz,haien eraikinen mantentze-lanak.Gainera, egoera berezietarako talde espezializatu bat dugu, adibidez, obra berriko garbiketa lana egiteko, kirol eta kultura arloko ekitaldi handiak prestatzeko edota salmentan dauden etxebizitzak atontzeko”.

Ibilbide luze honen ondoren,harro ote dauden galdetuta Artolak ez du zalantzarik: “Zu eta Biokharro egon daiteke, izan ere, azken20 urteotan garapen eta hazkundehandia izan du. Negozio eredu bilakatu da, eta pertsonak dira negoziohorren ardatz nagusia. Inplikaziohori euren jardueratik harago doaeta gizartearekin konprometitutadaude, enplegagarritasuna, gizarteratzea, gizarte sentsibilizazioa etagizarteratzearen bidez pertsonakzaintzea helburu izanik”.