Bigarren eskuko produktuak

Hurrengo larunbatean ospatuko da Donostiatruk azokaren edizio berria

Donostiako udal gobernuko Osasun eta Ingurumenaren Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko objektuen azoka da

10.02.2020 | 07:32

Donostiako udal gobernuko Osasun eta Ingurumenaren Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko objektuen azoka da

DONOSTIA. Urtero legez, bigarren eskuko produktuen azoka den Donostiatruken edizio berri bat ospatuko da Donostian. Aurtengoa hurrengo larunbatean izango da, hilak 19, Easo Plazan. Postuak goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik. Nobedade gisa, 11:00etan "Arpas Easo"-k musika-emanaldia emango du.

Gainera, Egia auzoko Km0 ja-tetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da erosketa-ren bat egingo dutenen artean.

Donostiatruk Donostiako udal gobernuko Osasun eta Ingurumenaren Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko objektuen azoka da. Azokan 40 postutik gora jartzen dira eta bertan, adibidez, arropa, jostailuak edo liburuak topatuko dituzu.

PARTE HARTZEKO HIRU MODU DAUDE:

  • Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan.
  • Zure objektuak guk saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.
  • Azokan salmenta postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egon-go da astebete lehenagora arte. Izena emandako guztien artean zozketa egiten da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza. Parte-hartze arauak ikusi.

ONLINE MERKATUA

Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu.
Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org
Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaus, cáritas...

ZERGATIK BERRERABILI?

Objektuak berriro erabilita euren balio-bizitza luzatu egiten delako. Honela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lurraren berotzeari laguntzen diote, aldaketa klimatikoa indartuz. Abuztuaren eta irailaren Donostiatruk azoketan lortutako berrerabilpenari esker, 3,5 CO2 tona baino gehiago atmosferara igortzeari utziko dizkiogu.

Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943 483 390 telefonora deitu, edo mezua bidali posta elektroniko honetara: ingurumena@donostia.eus