urreko urtean orri hauetan aurkezturiko patio proiektua bete da. Gauzatu aurretik, patio hau amets soila zen; sentsibilitate, desio eta behar desberdinak batuko zituen jolas eta eremu bat margotzen zen gure irudimenean. Azkenik, aurreko urte korapilatsu eta arrotzean, udako eguzkiarekin batera, patioa kolorez margotu zen. Eremu berriak, belardia... eta urte berriaren jaiotzarekin bat, Guraso Elkartearen eskutik, etorkizunean etorriko direnak alde batera utzi gabe, elkar lanean amets beretik jaiotako egurrezko etxola eta oreka jolasez apaindu dugu patioa.

Ametsak amets, aipaturiko sentsibilitateak eta beharrak gure eginik, aniztasuna altxor eta aukera moduan ulertuta, ikastetxeak inklusioaren bidea hartzea jarri du helburu. Hori dugu amets berria. Asmo berria. Patioaz gain, gure txikien irakaskun-tza ikaskuntza prozesuan, ikasle guztiei, ikasle bakoitzari, irakaskuntza prozesuak eskainiko dizkion ezagu-tza eta erremintak jasotzeko aukera bera eman nahi diogu.

Honela, HEZIGARRI programaren eskutik, bide berriak jorratzera abiatu gara, mundu berriak ezagutzera, irakasteko bide berriak jorratzera. Metodologia berrien ikasketa honetan, ikasle bakoitzari ahalik eta aten-tziorik egokiena emateko asmoarekin, kooperazioan eta elkarlanean lan egin eta ikasteko bideak jorratu nahi ditugu, indibidualtasunetik harago joanen den irakaskuntza prozesua diseinatuz.

Garai berriek erronka berriak ekar-tzen dizkigute gurera. Etxera. Erronka berriek, berriz, neurri berriak eskatzen dituzte, asmo berriak, espazio berriak, ilusio berriak, harreman berriak, amets berriak. Eta, harremanak horrenbeste hoztu diren COVID urte honetan, bizipenak horrenbeste gordindu diren honetan, musukoek irriparra konpartitzeko aukera muga-tzen diguten honetan, BERNART ETXEPARETIK, gurekin aniztasun eta inklusioaren aldeko hazia ereitera gonbidatzen zaituztegu. Elkarlanerako hazia, zuek ere bazaretelako eskola; gu, bagarelako auzoa.

Ezin bata bestea gabe ulertu, ezin bata bestetik aparte ibili. Beraz, izan gaitezen hoztasun honetan bero, izan gaitezen urruntasun honetan gertuko. Aurretik sortutako sustrai eta enborretik, sor ditzagun adar berriak, loratu loreak, indartu dezagun hirusta. Inguru gris honetan izan gaitezen kolore, eta egin dezagun auzoko ikastetxe euskaldun eta anitz batekin amets. Ametsak amestearen poderioz, agian bihurtuko baititugu egi.