rgia Ikastolako LH-5 eta LH-6ko ikasleek bizitzeko modu ezberdinak aztertzeko aukera izan dugu. Honetarako, bideo dei bidez, aspaldiko lagun ditugunekin jarri gara harremanetan.

Iñaki Mayayo eta Camino Fernández dira abentura honen protagonistak. Iñakik 24 urte ditu eta Caminok 21. Iñaki Villafrancakoa da eta Camino Otsagikoa. Janu urtebeteko txakurra daramate beraiekin.

Iñakik eta Caminok Huescako unibertsitatean ezagutu zuten elkar, duela 3 urte, Heziketa Fisikoko ikasketak egiten ari zirenean. Ezagutu bezain laster, Iñakik Caminori Eskoziarako bidaia bat egitea proposatu zion eta hor hasi zen beraien istoria. “Bizi-tzeko era asko daude eta gurea ezberdina zela konturatu ginen”, azaldu du Caminok. “Guk ez genuen leku bakar batean bizi nahi. Horregatik murgildu ginen abentura honetan”. Beharbada Iñakiren aurpegia ezaguna egingo zaizue. Izan ere, El Conquistador del Caribe programan parte hartu zuen bere aitarekin orain dela urte batzuk.

Camino eta Iñaki izugarrizko bidaia egiten ari dira. Munduan zehar bidaiatzea erabaki dute oso modu berezian: bizikletaz. Bizikletetan behar duten guztia daramate, alforjetan eta beraiek egindako gurdi batean: arropa gutxi, lo egiteko kanpin denda, eguzki plaka bat eta sare sozialetan bere bidaiaren gorabeherak publikatzeko behar dituzten tresna elektronikoak (mobilak, ordenagailuak, kamarak, dron bat, e.a.). “Beste garraio batzuk ere aztertu genituen baina, autokarabanaz ibilitzea garestia zen, oinez joateaterakoan ez genuen guk nahi beste aurrera-tzen eta dudarik gabe garraiorik merkeena eta ekologikoena txirrindula zela erabaki genuen”.

Ez da bizikletaz egiten duten lehenengo bidaia. Berrogeialdia elkarrekin pasatu ondoren, hiru hilabetetako bidaia bat egin zuten Islandian zehar. Kasu honetan, berriz, beraien asmoa munduan zehar bidaiatzea da baina ez dakite zehazki nondik ibiliko diren. Ez hori bakarrik: noiz bueltatuko diren ere ez dakite. Nola daramate euren senideek hainbeste denbora etxetik kanpo egotea? “Pena pixka bat” ematen diela aitortu du Iñakik. “Pixkanaka konbentzitu genituen, lehendabizi Nafarroa inguruan txirrindulaz ibiliz, ondoren apur bat urrutiago joanaz, gero Islandia eta azkenik, munduari bira”.

Bi gazteek eta Januk NOMADOS osatzen dute. Nomados izenak NOMADA hitza ekartzen digu burura, bizitzeko toki finkorik ez duena hain zuzen ere. Baina Nomados hori baino gehiago da: ingelesarekin lotutako hitz joko bat, NOMAD (ez gara eroak), eta DOS, hasieran bi zirelako. Nahiz eta gero Janu taldean sartu, izena ez da aldatu.

Horrelako bidaia bat egiteak bere zailtasunak dituela argi dago. Antolakuntzan dago gakoa, oinarrizkoa den guztia gainean eramatea garrantzitsua baita: “Oraingo honetan ez dugu ia ezer faltan bota baina beste bidaia batzuetan, adibidez sukaldeko esku trapua ahaztu izan zaigu eta gezurra dirudien arren, oso garrantzitsua da”. Eta arropa garbitzeko, zer? Egia esan etxean baino gutxiagotan garbitzen dugu arropa. Aspaldiko eran garbitzen dugu, eskuz eta ura aurkitzen dugun tokietan.

Momentu honetan Frantzia guru-tzatzen ari dira Iñaki eta Camino. Bidaia hasi berri dute eta 1000 kilometro pasa egin dituzte dagoeneko. “Ez daukagu ibilbide jakinik oraingoz, iparraldera goaz eta ondoren baliteke Amerika goitik beheraino zeharkatzea, baina ez dugu ezer erabaki. Hego-Amerikako lur muturreraino hurbiltzea gustatuko litzaiguke”.

Halako proiektu bat entzuten dugunean burura etortzen zaigun beste galderetako bat hauxe da: nola ordainduko dute? Kasu honetan, diru iturri batzuk izan dituzte. Alde batetik, tarteka ostalaritzan ibili dira lanean. Bestetik, Iñakik Tuteran escape room batean lan egin zuen bi urtez. Honetaz gain, bere proiektuen bideoak YouTube-ra igotzen dituzte eta horri esker babesle batzuk lortu dituzte. Babesle hauek materiala ematen diete haien marken propagandaren truke. “YouTuben dugun kanalean bideoak igoz dirua irabazteko asmoa dugu baina oraingoz 3,50 euro baino ez dugu irabazi. Aurrerantzean bideoak igoz diru gehiago lortzeko itxaropena dugu”. Dagoeneko euren bideoetako batzuk kanalean ikusi daitezke eta, diotenez, astean behin bideo berri bat igotzeko asmoa daukate.

Caminok eta Iñakik argi dute momentuan momentukoa bizi nahi dutela bizitzak eskaintzen dizkigun gauza txikietaz disfrutatu behar dela etorkizunean gehiegi pentsatu gabe. Argi dutena zera da: familia bat osatu nahiko luketela eta bidaiatzen jarraitzea gustatuko litzaikeela, bi, hiru edo gehiago izanik ere.