Zenbat urte daramazu Garesen? Eta alkatea izaten?

-Garesen bizitza osoa daramat. Urte batzuetan beste hirietan bizitzen egon naiz, Gasteizen edo Erroman, baina bizitza osoa hemen daramat eta hau da ia ia nire zazpigarren urtea alkatea izaten.

Txikia zinenean non bizi zinen, eta orain?

-Txikia nintzenean hemen, Garesen, bizi nintzen eta orain hiru hilabete Ziraukin bizitzen egon naiz baina bueltatu naiz berriro Garesera.

Gareseko eskolan eskola ikasi zenuen?

-Garesko eskolan ikasi nuen eta hemendik Zizurreko institutora joan nintzen. Zizur eta gero Euskal Herriko Unibertsitatera joan nintzen arkeologia ikastera. Ondoren Erromara joan nintzen ikasten jarraitzeko eta gero Madrilera nire arkeologiako ikasketak bukatzeko.

Zure denbora librean zer gustoko duzu egitea?

-Margotzea asko gustatzen zait.

Zergatik nahi zenuen alkatea izan?

-Nire herriaren alde lan egin nahi nuelako eta uste nuelako gauza berriak egin behar zirela.

Oso zaila da alkatea izatea? zein da alkatearen lanen zailena eta errezena?

-Oso zaila da batzuetan ezin duzulako dena kontrolatu eta batzuetan nahi dituzun gauza egiten dira, jendeari ez zaie gustatzen eta zuregana haserre etortzen dira eta hori alde zailena dela esango nuke. Errazena gaur bezalako egunak.

Laguntzaileak dituzu? Nortzuk?

-Bai, noski. Zinegotzi guztiek laguntzen dute, bakoitza bere aldetik. Horretaz aparte, badago jendea herrian asko laguntzen digula hainbat gaiekin, adibidez, hezkuntzarekin edo kirolarekin.

Gustuko duzu alkate izatea? Zure lanarekin pozik zaude? Garestarrok lan handia ematen dugu?

-Garesek nik uste nuena baino askoz ere lan gehiago ematen du eta, hala ere, asko gustatzen zait alkatea izatea. Asko ikasi dut udaletxean egon naizen denbora honetan eta oso pozik nago, noski, bestela ez nintzakete berriro aurkeztuko alkate izateko.

Noiz erreformatuko duzue Platanitoren etxea?

-Hori zentral hidroelektrikoa izango da. Gure ideia hor dagoen makineria erreformatzea da eta zonalde batean ikasgela bat egitea energiaren inguruan ikasteko, bai eskolako ikasleekin, bai etortzen diren unibertsitateko ikasleekin.

Egongo dira festak urte honetan?

-Bai, urte honetan festak egongo dira.

Nola prestatzen dituzte Garesko festak?

-Normalean prestaketak aurrekontuekin hasten dira. Aurrekontuetan festetan gastatuko den dirua erabakitzen da eta, horren ondorioz, festa batzordea batzen da eta proposamen bat egiten du. Proposamen hori herriko talde kulturalei eramaten zaie, ea zer iruditzen eta zaien, eta proposamen berriren bat duten galdetzen zaie urte batetik bestera programa horretan txertatzeko. Hori normalean otsaila, martxoa eta apirila inguruan izaten da.

“Nire herriaren alde lan egin nahi nuelako eta gauza berriak egin zitekeela uste nuelako aurkeztu nintzen alkatetzara ”