kastolaren etorkizuna irudikatzerakoan pertsona ereduaren definizioan jarri dugu indarra azken urteetan. Pertsona eredua diogunean, ikaslearen irteera profila dugu buruan, hots, zeintzuk dira XXI. mendeko ikasle batek lehentasunez garatu beharko lituzkeen konpeten-tziak? Hausnarketa honetatik abiatuta, Paz de Ziganda ikastolan ardatz nagusi batzuk identifikatu ditugu, eta horiek gure iparra bihurtu dira, gure ikastola osatzen dugun komunitate osoak konpetentzia horiek ikasle bakoitzarengan erdiesteko bat egin dezan. Pandemia garaia mundu mailako krisialdia da, eta gizarte aldaketa baten aurrean kokatzen gaitu. Hain zuzen ere, horregatik, etorkizuneko erronkei erantzuteko, gure ikasleek lehentasunez garatu beharreko konpetentziak definitu ditugu.

Gurea euskara ardatz duen proiektu eleani-tza da. Gure identitate propiotik abiatuta, mundura zabalik kokatu nahi ditugu gure ikasleak. Horregatik, ikasleek, euskaldunak eta euskaltzaleak izateaz gain, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana ere landuko dituzte beraien ibilbide akademikoan zehar. Halaber, komunikatzaile bikainak nahi ditugu eta horretarako ahozkotasunak, entzuteko gaitasun aktiboak eta jendaurrean hitz egiteak garrantzia berezia izango du.

XXI. mendeko ikasleak berdintasunean heziak izan behar dira. Halaber, hiritar konprometituak nahi ditugu, gizartearekiko konprometituak, solidarioak eta jasangarritasunaren defendatzaile sutsuak. Elkarbizitza proiektua zutabe nagusia da ikastolan, eta horregatik KIVA eta beste hainbat ekimen jorratzen dira gurean.

Arazo ebazleak, ekintzaile eta sortzaileak, pentsamendu logiko eta kritikodunak, jakinmindunak eta pentsaera zientifikodun ikasleak behar ditugu etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Erantzukizunak har-tzeko eta autorregulatzeko prestatuak, etengabe eraldatzen diren inguruetara moldagarriak, kementsuak eta bakarkako lan ohitura sendodunak.

Lan talde kooperatibo modalitate anitzetan ari-tzeko trebatuak. Gizartea aktiboki hobetu nahi izanik, helburu komun bat lortzeko taldean lan egiten duen pertsona modu konstruktiboan eta iritzi propioarekin hezi nahi dugu.

Informazio aukeraketan eta teknologietan erabiltzaile trebeak eta IKTko erabilera etikoan formatuak.

Orekatuak eta osasuntsuak, adimen emozionala garatua dutenak, frustrazioari aurre egiteko prestatuak, autoestimudunak eta bere burua zaintzen dutenak; pertsona malguak etengabe eraldatzen ari den egoeretara moldatzeko gaitasunarekin.

Konpetentzia horiek guztiak gure iparra bihurtu dira, denok norabide berean arraun egin dezagun. Ikastolako metodologia konpetentzialak, etapa ezberdinetan, azken helburu hauek erdiesteko tresna baliotsua bihurtu dira. Ikaskuntza aktiboa, ekintzailea, sustatzen dugu Paz de Ziganda ikastolan, eginez ikasiz, eta gure ikasleak etorkizunean gizarte hobe baten eragile izan daitezen.