Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek
xvi. mendean gaztelako erresumak indarkeriaren bidez konkistatu zuela diote
Donostia. "Nire herria era militarrean okupatua izan zen. Euskal okupazio militarra XIII. mendean hasi zen Gaztelako erreinuko lurraldearen usurpazio etengabearekin. XVI. mende hasieran, Gaztelako erreinua, zenbakiz eta boterez indartsuagoa eta ikuskera okupatzaile, espantsionista eta suntsi-tzaile batekin, gelditzen zen Nafarroako erresuna txikiari oldartu zitzaion. Horrela, bere bizkarrezurra zatituz, ohiturak, instituzioak eta hizkuntza desagertaraziz". Horrela mintzatu ziren atzo Nafarroako Historia Nabarralde elkartekoak. DVD historiko bat aurkeztu zuten argi uzteko, euren iritziz, 1512an gertatu zena, Nafarroaren konkista, alegia.
2012.urtean, "500 urte beteko dira Albako Dukea Nafarroan konkistatzeko asmoarekin sartu eta sekulako sarraskia egin zuenetik", adierazi zuen Nabarraldeko arduradunak, Angel Rekaldek. Garai hartan gertatu zena "ospatzeko", Nafarroan batzorde bat sortu dutela salatu zuen Rekaldek. Espainiako kultur ministerioak, unibertsitate pare batek, Cervantes Institutuak eta Iruñeako Udalak, besteak beste, parte hartzen dute batzordean eta "astakeri galanta" dela azaldu zuen.
deskribapena Nabarraldek gai honen inguruan dagoen "kaka-nahaste izugarria" dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. "Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik", argitu zuen Rekaldek. "Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten", gehitu zuen.
Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiar-tzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute. Artista mundutik aldiz, Benito Lertxundiren babesa izan dute. "Jende askoren konplizitate eta laguntzarekin egin dugu, eskerrak horrenbeste jendeari", aitortu zuen Rekaldek. "Gezurrak hasieratik hasten dira, Fernando el Católico bere erasoa edo inbasioa justifikatzeko bula bat asmatu zuen; hortik abiatuta, dena gezur hutsa izan da", erantsi zuen. Filmaren zuzendaritza eta muntaia Ruben Marcillaren esku egon da eta gidoa, Floren Aoizek eta eta Rekalde berak egin dute.
Más en Cultura
-
El director navarro Richard Osés busca cuatro intérpretes para su nuevo cortometraje
-
Francia inaugura un museo para los perros, el segundo más grande del mundo
-
'¡Un Siglo Gigante!', tradición, música y emoción el 23 de agosto en Cascante
-
Arrancan 17 días de artes escénicas al cobijo del castillo en el Festival de Teatro de Olite