Bisita. Aste honetan Zorione Etxezarraga alkatea Astigarragako kultur etxea izango den eraikinera gerturatu zen obra ikusteko. Lanak aurrera egiten ari dira erritmo onean eta aurreikusten da hurrengo hilabetetan aurrerapauso handia egitea. Udalaren kalkuluen arabera, kultur etxea inauguratzeko moduan egongo da urtebete barru. Kultur etxea Kontxa Etxeberria plazan kokatuko da. Irudian, alkatea, ezkerrean, obraren zuzendariarekin hizketan musika eskola izango den espazioan. Argazkia: N.G.