iruñea - Katakrak argitaletxe iruindarrak, Erromantizismo alemaneko idazle nabarmenetako bat izandako Heinrich Von Kleisten Michael Kohlhaas eleberria plazaratu du, Xabier Mendigurenek euskaratuta.

Mendigurenek berak atzo aurkeztu zuen Joseba Sarrionandiaren hi-tzaurrea ere badaraman lana, argitaletxeko editore Hedoi Etxarterekin batera, Donostian. Mendigurenek berak azaltzen duen bezala, “ustelkeria politika-munduan hain zabaldurik dabilen garai hauetan, Wenzel von Tronka Junkerrak eta bere inguruko zerbitzarien jokaera petrala alde batetik, eta Kohlhaasen justizi egarria eta bere sumindurazko eztanda ikaragarria bestetik hausnartzea eta bata bestearen artean dauden loturez gogoeta egitea interesgarri ez ezik, onuragarri ere gerta liteke gizartearentzat, baldin eta historia magistra vitae dela eta iraganeko hutsegiteetatik presenterako eta etorkizu- nerako zerbait ikas litekeela uste badugu behintzat”.

Von Kleist Erromantizismo alemaneko idazle nabarmenetako bat izan zen. Poesia, antzerkia, eleberriak, ipuinak eta kazetaritza landu zituen. Bere lanetan norbanakoak bizitzan dauzkan mugak landu zituen eta XX. mendeko espresionismo alemanaren aurrekaria izan zen. Kanten eta Rousseauren lanen zalea izan zen. Henriette Vogel maitalearekin batera egin zuen bere buruaz beste hogeita hamalau urterekin. “Duela 25 urte argitaratu zen lehenengoz eleberri labur hau euskaraz”, adierazi dute argitaletxetik, “argitalpen honetarako itzulpena eguneratu dugu”. - M.M.P.