BILBO. Bidebarrietak poesia eta musika errezitala jasoko du ostiralean, “Arteak” izenburupean. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Ekitaldian, elkarteko zenbait rapsodak eta poetak hainbat poema irakurriko dituzte, Mikel Bilbao txistulariak, Fernando Estévez piano jotzaileak eta Coro Poético abesbatza izenekoak lagunduta. Ekitaldia Loly Rubio BEA-AAVko Literatur arloko presidenteordeak aurkeztuko du.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta Bilbon egoitza izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolariek, poetek, rapsodek eta arte zale askok osatzen dute. Bere jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, solasaldi poetikoen eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.