Bai Xabier Lizasok (Orio, 1965) eta baiGerman Ormazablek (Tolosa, 1966),17 urte zituztenean, pianoa ikasibehar zutela esan zutenean, ikasketaburuak galdera bera egin zien biei: Eta zergehiago?. Galdera hori abiapuntutzat hartuta,bizitzari eta bizitzan hartu beharreko erabakiei buruzko emanaldi bat prestatu dute musikariek, Andoni Egaña bertsolariarekin batera.

Bi piano, lau esku eta bertsolari bat. “Bizitzako bidegurutzeez hitz egitera goaz”, dio Egañak. Partikularretik abiatuta, unibertsalera jonahi dute: “Lehenengo bidegurutze garrantzitsua batxilergoa bukatzerakoan heltzenomen da, selektibitatearen atarian. Tutoreakzer ikasi behar duzun galdetzen dizu, bainaadin horrekin, hurrengo ostirala garrantzitsuagoa iruditzen zaizu hurrengo 30 urteakbaino. Guri ere halako zerbait gertatu zitzaigun”, azaldu du bertsolariak.

Lizasok bide bat aukeratu zuen: pianoa. Etapianoa bakarrik. Beste bide bat aukeratu zuenOrmazabalek: zuzenbidea eta enpresa kudeaketa. Biek ibilbide oparoa izan dute euren alorrean, eta orain, pianoak batu ditu berriz ere.Euren “egia” kontatzea du helburu Eta zergehiago? emanaldiak.

MUSIKA ARDATZ Ormazabalek azaldu duenez, musikak darama emanaldiaren pisua.Pieza batzuetan txandaka aritu arren, gehienetan aldi berean ariko dira bi piano-jotzaileak, piano banarekin: “Hori da saioarenberezitasun nagusietako bat. Ez da askotanikusten den gauza bat eta uste dut estetikokiere interesgarria dela”, dio musikari tolosarrak. “Kontzertuetako antolatzaileek ez dutenahi izaten bi piano kontratatzea, oso garestia baita. Ikuskizun honetan zortea izangodugu, eta izugarri musika ederra eskaintzekoaukera eman digu horrek. Sekulako aldea dagopiano batetik bira igarotzean, orkestra batdirudizu, kapaza zara ia denetarik egiteko”,azaldu du Lizasok.

Bi pianoren arteko elkarrizketa, borrokaeta konplizitatea ikusi eta entzungodu ikusleak, Lizasok azaldu duenez.“Musika ederra joko dugu, eta musikaz haratago ere joango gara”, gehitu du bere aldetik Ormazabalek.Konpositore ezberdinek idatzitako pieza orijinalak joko dituztebiek: Chopin, Ravel, Morricone,Williams? Baita antzerki etazinemako soinu bandak ere:Cinema Paradiso edota WestSide Story, adibidez. “Bizitzanolakoa den azaltzen lagundudigute pieza horiek”, aitortu dumusikariak. “Oso momentuhunkigarriak daude emanaldianzehar: jendeak negar egiten dubatzuetan, barre beste zenbaitetan, eta antzokietatik irtetean,gozatu ederra sentitu dutela esatendigute gehienek. Izugarri pozik gaude”, kontatu du Lizasok.

Kontzertutik badu emanaldiak, baitaantzerkitik ere. Egañaren hitzek eta portaerak “bizkarrezur” bat emango diete piano-jotzaileek jotako piezei: “Nire funtzioada bi hauek jotzen dituzten piezei hari batematea, istorio bat kontatzea, jendea pieza horietan sar dadin. Hitza, beraz, aitzakia da entzule bakoitzak bere istorio pertsonala garatu dezan, eta istorio hori buruan duela musika pieza entzun dezan”, azaldu dubertsolariak.

Bertsoren bat ere botako duela jakinarazi duEgañak, baina bere eginkizuna gehiago danarratzailearena eta publikoaren artean hausnarketak sustatzearena, baita aktore gisa jardutearena ere: “Publikoari zer pentsatua ematea da helburua, eta bi piano-jotzaileren bizitzak hartu ditugu aitzakiatzat. Noiz eta zeregoeratan hartu behar izan nuen erabakigarrantzitsu bat? Zer irabazi nuen? Zer galdu? Askatasuna eta lotura ez al dira txanponberaren bi aurpegi?”, galdetu du Egañak.

ERABAKIAREN GARRANTZIA “Erabakiak hartu behar izateri kutsu negatiboa ematen diogu askotan, baina erabakiak badira zentzubatean bizitza aurrera daramaten motorea,eta beraz, ikuspegi positibo batekin egin behardiegu aurre. Gizaki guztioi egokitzen zaiguerabakitzea eta gure balio eta printzipioekinbat datozen erabakiak hartzen saiatzen gara,geure buruarekin koherenteak izaten”, hausnartu du Ormazabalek. Hala ere, tolosarrakargi du erabakiek galerak ere ekartzen dituztela: “Horretan datza erabaki bat, zerbait aukeratu eta beste zerbait alboratu. Batzuetan gustuko ditugun gauzak galduko ditugu, bainagarrantzitsuena zure baloreekin koherenteaizatea da”. Hori da, hain zuzen ere, Eta zergehiago? ikuskizunaren late-motiv-a: “Bidegurutze zailen aurrean sentitzen dugun itolarri hori, eta horiei zelan egiten diegun aurre.Bizitzan gertatu dakigukeen gauzarik txarrena da egoeren gaineko analisietan paralisiaedukitzea. Aurrera egin beharra dago”.

Zentzu horretan, ez dela bidegurutzerik atzera bueltarik gabekorik gogoratu du Egañak,eta Lizasoren eta Ormazabalen istorioa jarridu adibide gisa: “Lizasok pianoan ardaztu zuenbere ibilbidea, hori izan zen bere erabakia. Germanek pianoa ikasi bai, baina beste ikasketabatzuk lehenetsi zituen bere garaian. 40 urteren ondoren, pianoak elkartu ditu berriro”.

“Gogoan ditut, eta zer gehiago galderari ezerez gehiago erantzuten nienean, ingurukoekjartzen zituzten aurpegi horiek. Eskuak burura eramaten zituzten. Handik gutxira, Polonian ari nintzen pianoa ikasten, ibilbide profesionala abiatzear. Messi banintz bezala begiratzen ninduten zenbaitek. Lortu duzu,Xabier”, gogoratu du Lizasok.

“Xabier tematu egin zen pianoarekin, Germanez zen ausartu, baina biek lortu dute zoriontsu izatea eta nahi zutena egitea. Batak lehenago eta besteak beranduago, berdin du.Agian ez da hain garrantzitsua zein erabakihartzen dugun, erabakia bera hartzea dagarrantzitsuena”, egin du gogoeta Egañak.

EDONORK GOZATZEKOA Eta gero zer?ikuskizunak eszena zuzendari bat ere badu:Agurtzane Intxaurraga. Kontzertua, antzerkia,bertsoa, inprobisazioa? errepresentazio orekatu batean uztartzea izan da bere lana. “Eta halaxe egin du ?diote musikariek?. Edonork gozatzeko moduko ikuskizuna osatu dugu. Goi mailako musika emanaldia eskainiko dugu, bizitzako egiez inguraturik. Publikoan edonordagoela ere, musikan adituak edo kontzertubatera inoiz ez etorritakoak ere, ez dira antzokitik axolagabe irtengo. Gure istoriotik abiatugara, baina gure egiak ez dira publikoarentzatarrotzak izango. Zer ikasi, norekin ezkondu,lana utzi, dena utzi eta kanpora joan bizitzera? Halako egoerak planteatuko ditugu, German eta bion musikaren bidez eta Egañarenhitzen bidez”, laburbildu du Lizasok.