abenduaren 16ra arte

New Yorkeko Guggenheim Museum-en praktikaldiak egiteko beketarako izena emateko epea zabalik dago

 Interesdunek oinarriak ikus ditzakete eta izena eman dezakete hemen 

10.02.2020 | 11:47
Los Museos Guggenheim de Bilbao y Nueva York convocan la V edición de su programa de becas para graduados de Euskadi

BILBO. Programa honek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoko hainbat arlotan lan egiteko aukera ematen du, bai arlo artistikoan bai museogintzan, eta honako hauei zuzentzen zaie: graduatu berri diren ikasleei (2017/2018tik ikasturtetik aurrera graduatutakoei); eta/edo graduaren azken urtean daudenei edo graduondoko bat ikasten ari direnei. Bestetik, ingelesezko maila altua izatea ezin bestekoa da, ahoz nahiz idatziz. Deialdiak bi praktikaldi barne hartzen ditu: bat udan garatzekoa eta bestea udazkenean. Horrek errazten du Museoko askotariko arloetan lan egiteko aukera eskaintzea; horien artean daude: arte-ardura arloa, garapen saila, artapen arloa, hezkuntza, erakusketen diseinua, finantzak, marketin saila, erregistroa eta argazkilaritza, besteak beste. Praktikaldian ikasleek hainbat proiektuetan parte hartuko dute, beste arlo batzuekin harremanetan egongo dira eta, esperientzia osatzeko, bisitaldiak egingo dituzte galerietara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara eta hiriko beste museotara. Udako praktikaldia 2020ko ekaina eta abuztua artean izango da, eta udazkenekoa 2020ko iraila eta abendua artean. Diru-laguntza 3.500 dolarretakoa izango da.

Interesdunek oinarriak ikus ditzakete eta izena eman dezakete hemen https://www.guggenheim-bilbao.eus/empleo-y-practicas/basque-internships abenduaren 16 arte. Ekimen hau EAEko artista hasiberrientzako 2020ko egonaldi-programak osatuko du; egonaldi horiek ere New Yorken egingo dira.