- Haurrentzako album ilustratuen XV. edizioan gailendu ondoren, Pamiela argitaletxeak Amaia Egidazuren (Durango, Bizkaia, 1981) Dorotea lana argitaratu berri du.

Hogeita hamar lanen artean aukeratu zuen Leire Salaberria ilustra-tzaileak, Patxi Zubizarreta idazleak eta Idoia Sobrino liburuzainak osatutako epaimahaiak Egidazuren lana. Irabazlea iragarri zuten egunean azaldu zuten moduan, “paralelismoak, segidak, errimak” eskain-tzen ditu Egidazuren lanak, “oihar-tzuna landuz, josta gaitezen”. “Ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna eskaintzen digu, iragana oraineratuz eta aldarrikatuz, diberti gaitezen”.

Kontakizunak, ohiko rolari ihes egiten dion amona berezi bat du protagonista nagusitzat. Egileak argitu bezala, “adineko emakumea da protagonista, amona adoretsua, ekin-tzailea, ideia asko eduki eta aurrera eramaten dituena”. Halako batean, “arazo benetan potolo” batekin topatuko da: etxea euliz bete zaio. Arazoari aurre egiteko plana martxan jarriko du Doroteak. “Asmakizun moduko bat” bezala ere ulertu daitekeela azpimarratu du Egidazuk. Haurrek hurrengo urratsa zein izanen den iragartzeko modukoa, baina “sorpresa txiki bat” izanen duena azken unean. “Dorotea gertuko norait bezala sentituko du irakurleak ipuina bukatzerakoan”.

Collage teknikarekin egindako bildumak irudiak eta hitzak aski ongi uztartzen dituela adierazi zuen du Salaberriak saria iragarri zen egunean, eta “umorea oso modu naturalean” erabiltzen duela ere azpimarratu. “Behin eta berriro irakurtzeko liburua” dela ere nabarmendu zuen Zubizarretak, hizkuntzarekin jolasteko duen modua eta errepikapenen erabilpen bikaina goraipatuz.

Sariketaren antolatzaileen aditzera eman dutenez, datorren urte hasieran iragarriko dira edizio berriaren baldin-tzak. Hala ere, aurreratu duten bezala, aurreko edizioetako baldintza bertsuak mantenduko dira. Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara, eta bakarka ezin idazle eta ilustratzaile banak osatutako taldean parte hartu ahal izanen da. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Egileek, bestalde, nahi beste lan aurkez ditzakete.

Maiatza aldera arteko epemuga izaten dute egileek eta ekainean hartuko du erabakia epaimahaiak. Bestalde, sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa; eta Pamiela argitaletxeak plazaratuko du euskaraz.

Nafarroako 22 toki entitatek euren euskara zerbitzuen bidez antolatzen duen sariketa honen beharra azpimarratu zuen sari-banaketan Egidazuk, “euskararen unibertsoa elikatu eta indartu” eta egile berrientzako bidea irekitzen laguntzen dielako.

2004ean antolatu zen lehenengoz Etxepare sariketa, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferen-tzia izanen zen saria sortzeko xedearekin. 2006Tik aurrera, haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuarekin. Izan ere, euskaraz argitara-tzen diren bilduma gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak. 2009az geroztik Etxepare beka izateari utzi eta saria bilakatu da. Egindako ibilbide luzean, dagoeneko 14 bilduma plazaratu dira sariketa honen eskutik.