Otsaila bitarte, hainbat kontzertu ditu aurreikusita Zetak-ek, eta orain arte emandakoekin, behintzat, pozik da Pello Reparaz. Kontzertu bat iragarri eta sarrerak salgai jarrita, kasu batzuetan, minutuetan ere agortu izan dira sarrerak. Horrek, Reparazen ustez, "zentzua ematen dio" egiten dutenari, eta "bultzada ikaragarria" ematen die, sortzen eta lanean jarraitzeko.

Iaz atera zenuten lehenengo diskoa, eta urtebeteren ondoren, bigarrena kalean duzue. Pentsatu baino goizago iritsi al da bigarren lan hori?

-Zetak oso proiektu aktiboa da, eta ez genekien 2020an beste diskorik egongo ote zen; posibilitate bat bazegoen, baina buruan ez genuen, behintzat. Hala ere, martxoan jaso genuen kolpea eta gero, proiektua berreraikitzen, eralda-tzen€ hasi zen, eta momentura egokitzen. Eta urte honetan bizitako guzti horrek ekarri duena disko berri bat da. Azkenean, arteak edo sormenak bere garaiak, denborak eta bizipenak islatu behar dituen horretan, uste dut gauza positiboa dela Zetak-ek horrelako egoeratik disko bat atera izana.

Diskoak sei abesti ditu; horiek guztiek hari berbera jarraitzen al dute?

-Diskoak sormen intentzio global bat du, baina abesti bakoitzak badu bere sormen inten-tzio independente bat. Eta naturalki urte honetan sorturiko hausnarketa ezberdinen kolekzioa dela esan dezakegu. Denek jotzen dute forma berean, baina entzuleari sorrarazi nahi diotena, agian, ezberdina da kasu bakoitzean. Adibide bat jartzearren€ Zeinen ederra izango den abestia oso abesti nostalgikoa da, eta itxaropentsua, aldi berean. Hitzeman abestia, aldiz, Zeinen ederra izango den kanta gelditzen den sakontasun horretatik abiatzen den abesti bat da. Pixka bat haratago joan nahi du Hitzeman-ek; hausnarketa sakonago bat egin nahi du, eta, agian, jaso ditugun gauza ezberdin guztietatik zerbait positiboa atera nahi du. Hori da Hitzeman-en helburua. Esan dezakegu ildoa bera dela, haria bera dela, baina puntadak nahiko ezberdinak eta aberatsak dira, abestiz abesti.

Bigarren diskoak ba al du lehen diskotik zerbait?

-Azken finean, Zetak musika elektronika proiektu bat da. Marko horretan, soinu identitate garbi bat ez izateak beldurtzen nau, elektronikak arrisku hori baitauka. Garai batez pop edo rock taldeek hori zeukaten; bateria jole bat, bateria modelo bat, gitarra modelo bat, anplifikadore batzuk eta teklatu bat. Orduan, abesti guztiak oso koherenteak ziren, eta elektronikak arrisku hori dauka. Orain paleta oso zabala da, eta denetarik egin daitekeen horretan, askotan, maiz, diskoak aberatsegiak dira. Zetak-en soinu identitatea oso-oso markatua zegoen lehen diskoan, eta bigarren disko honetarako soinu identitate hori berdin-berdin egotea bermatu nahi izan dut; horregatik erabili izan ditut soinu berberak, sintetizadore berberak, xanple berberak€ Egia da, aldaketa tamizean dagoela, argitasun askoz gehiago dauka bigarren diskoak lehenengoak baino. Egia da, hala ere, lehen eta bigarren diskoak entzuten dituen pertsonak argi eta garbi identifikatuko duela proiektu bera dela.

Disko hau Zetak-ena baino, guztiona dela sentitzen duzue. Zergatik?

-Nire bakardadean sortutako diskoa da hau, baina, adibidez, Zeinen ederra izango den abestia argitaratu zenean, bideoak eskatu genizkion jendeari, eta bi orduz bideoak bidaltzeko aukera jarri genuen; 9.000 bideo heldu ziren, ez dela gauza makala! Bideo hautaketa eta gero, muntaketa eta gero, nik bideoa ikusten nuen eta sentitzen nuen, benetan, zalego horrek bazuela pisu handia sortu genuen pieza horretan. Sentitzen nuen, benetan, hor nire lehengusina, nire kuadrila, nire ama, nire amonak€ Denak, agertzen ez badira ere, hor daudela modu batera edo bestera. Eta, egia esan, hori sentitu nuenean pozik sentitu nintzen, eta hori gauza handia da. Gauza bera gertatzen zait Hitzeman-ekin, Akelarretan-ekin€ Sentitzen dut hori gauza handia dela, eta oso harro nago. Horregatik sentitzen dut disko hau guztiona.

Listening party bidez aurkeztu zenuten bigarren diskoa, abendu hasieran. Nolako harrera eduki zuen?

-Duela urtebete pasatxo sortu zen proiektua da Zetak, eta uste dut ezin dugula gehiago eskatu harrerari dagokionez. Ikaragarria da jarraitzen gaituen jende kopurua; zerbait egiten dugun aldiro jasotzen dugun harrera deskribaezina da. Proiektu berri bat sortzen duzunean hau ez duzu espero, eta Zetak-en kasuan, ikaragarria izan da. Ni bizi osorako ikaragarri eskertua izango naiz pasa zaigun guzti honekin; oso eskertua nago Zetak-ekin izandako harrerarekin orokorrean, baina, kasu honetan, disko honekin ere, abestiz abesti joan gara diskoa aletzen, Listening party-ra heldu arte, eta pausoz pauso sentitu dugu ez ginela pauso horiek ematen ari ginen bakarrak, behintzat, ez geundela bakarrik pauso hori ematen genuen unean, eta hori sentitzea gauza handia da.

Zaleek, beraz, garrantzia handia dute Zetak-entzat, ezta?

-Nik ikusten dut badirela artistak uste dutenak beraiei esker daudela zaleak hor, alegia, eurek lortu dutela zaleak egotea hor, eta, guk kontrako sentsazioa daukagu; zalego horri esker hor gaudenaren sentsazioa dugu, eta egunetik egunera indartu egiten da sentsazio hori.

Zalegoez ari zarela€ Egungo egoeran, posible al da musikarien eta zale horien artean sinergia sortzea?

-Bizitza kontrasteak direla sinesten dut nik, eta orain, larunbata heltzen den horretan, eta ezin duzunean lagunekin 23:00etatik haratago inolako planik egin, nahiko mugatuak gauden honetan, halako batez, areto batean, soinu ekipo batekin, argiekin, eserita bada ere, kontzertu bat eta show bat bizitzeko aukera dugunean, nik uste dut asko eskertzen dugula, eta benetan ikusten dugula eta sentitzen dugula kontraste horretan, momentu hori ikaragarria dela, eta errepikaezina izango dela. Guk ikusle bezala, eta entzule bezala hori sentitzen dugun horretan, guk geuk, taula gainean gaudelarik, jendearengandik hori ere sentitzen dugu, eta gauza handia da. Azken kontzertuetan sentitzen ari garen sinergia hori errepikaezina denaren sinesmena daukat, eta uste dut jendeak ere sentipen bera daukala. Uste dut sare sozialetan egiten dugun lanari esker, eta gero, kontzertuetan dena emateari esker, ari garela garai zail hauetan bada ere, zalegoarekin harreman estu, bizi eta sendo bat sortzen.

Sare sozialetan modu aktiboan parte hartzen duzue. Erreminta onak al dira zaleak gertu sentitzeko?

-Egia da, COVIDaren aurretik ere oso serioski hartu genituela sare sozialak, eta, egia da, dinamika hori ondo etorri zitzaigula COVIDa heldu zen momenturako. Dinamika horretan geunden, eta jarraitu baino ez genuen egin behar izan, eta inongo zalantzarik gabe, aurretik aipatu ditugun bizipen horiek egin ahal izateko sare sozialen papera ezinbestekoa izan da, ze oso-oso gertu sentitu ahal izan dugu jendea, eta baita jendeak gu ere.

Sare sozialez gain, bideoklipak ere asko zaintzen ditu Zetak-ek.

-Guk sinesten dugu Zetak diziplina anitzeko proiektu artistiko bat dela, musika talde bat baino. Azkenean, bai, lau musikari gaude hor medio, baina, lantaldea askoz zabalagoa da. Eta diziplina anitzeko proiektua izan nahi dugun horretan, ikus-entzunezkoarekin, adibidez, esfortzu handia egin dugu. Oso gertukoa sentitzen dugun diziplina bat da, asko gustatzen zaiguna eta asko maite duguna. Garran-tzia handia eman diogu lehena egin genuen hartatik, eta hortik jarraitu nahi dugu. Uste dugu gure unibertsoa ulertzeko tresna ezinbestekoa dela, jendeak begietatik ere uler dezan Zetak. Egia esan, ikaragarri ondo pasatzen dugu bideoklipak grabatzen, eta muntatzen; ia-ia elkarren artean ostikoka bukatzen dugu aldiro, produkzio handiak direlako gure lantalde mugatu honentzat. Baina, esfortzuak gero badakar bere oparitxoa, eta hor ditugun perlekin oso harro eta pozik gaude.

Zuen lanak sariak ere jaso ditu. Gaztea sarietan€ Sari bat ez, hiru jaso zenituzten.

-Aitorpena beti da ongi etorria; lan asko egin dugu, eta halako batez, norbaitek esatea: "Hau oso ondo egin duzue", bada hori gauza ederra da. Baina egia da gau hartan hiru sari irabazi bagenituen ere, sentsazioa dela irabazi zuena euskal musikagintza dela. Azkenean, industria indartsu bat gara, eta hala izaten jarraitu nahi badugu, eta are indartsuagoa izatera heldu nahi badugu, sari batzuk ezinbestekoak dira. Orain, Euskal Herriak baditu sari indartsu ba-tzuk, eta horrekin oso pozik gaude.

Hau guztia pasatzerakoan€ Zer izango da ederra Pellorentzat?

-Adibide zehatz batekin erantzungo dizut: Datorren urteko ekainean, lagunen dei bat jaso, esnatzen nauen dei bat; "Aizu, ez dakit nora goaz". Kotxearekin etxeko atean itxoiten, kotxe horretara igo, ez dakit non gelditu gosaltzen... Abentura bat bizi, inongo mugarik ez duen egun horietako bat bizi. Nik uste dut hori ikaragarri ederra izango dela, eta o-raindik bizitzeko ditugun beste milaka gauza ederren seinale.