LIDE Hernando (Donostia, 1991) unibertsitatean zegoela hasi zen musikan. Gitarra klase batzuk eman eta abestiak sortzen hasi zen. Hala ere, karrera bukatu arte itxaron zuen abesti horiek maketa batean grabatzeko, "Arrazoi gutxi, denbora asko" (2015). Orduan hasi zen kontzertu akustiko batzuk eskaintzen taberna eta kulturgune batzuetan. 2015eko azaroan eman zuten lehen kontzertua banda gisa. Gros auzoko kide batzuekin elkartu eta akustikoan grabatuta zituen abesti horiek banda formatura pasa zituzten.

Ordutik gelditu gabe aritu dira Liherren: hiru disko argitaratu dituzte eta laugarrena ia badute prest jada. Beste musika proiektu batzuetan ere izan da: Moon Fields (2014-2017), soul rock and roll eta blues bertsioak jotzen zituen piano eta ahots bikotea; Koban (2015-2017) electronika eta swing taldearen sortzaileetakoa izan da; eta gaur egun ere, Ispirit gospel taldean abesten du, beste bi ahotsekin batera: Noa Eguiguren eta Lidia Insausti.

Disko bat:

'Craft Blues' (Noa & the Hell Drinkers)

Musika talde bat:

Led Zeppelin

Liburu bat:

Roberto Bolañoren 'Detectives Salvajes'

Kultur zirkuito bat:

'Geuretik Sortuak' (Udalbiltza), 2022an egingo den zirkuitua da. Literatura, antzerkia eta zinema euskaraz. Gorde izen hau, bonbazoa dator eta

Telesail bat:

Oraintxe denboraldi berria estreinatuko denez, 'Succession' besterik ez dut buruan

Film bat:

'Magnolia', PT Anderson (1999). Agian orain ikusiko banu dramatikoegia irudituko litzaidake, baina film honekiko dudan oroitzapena pasada bat da. Maisulana