KIROLAK

Berritxuk eta Noainek badituzte euren txapeldunak

07.02.2020 | 12:43
Xistera

Agirre-Mendizabal eta Laloo-Manci, Berritxun, eta Aaron-Uriel eta Urrutia-Ibar, Noainen, izan dira asteburuan jokatu diren Ugarein Xistera Zirkuitoko bi herri hauetako torneoetako irabazleak.

Berritxuko finalak

Gazteak:

Sorozabal-Mandiola 0 Agirre-Mendizabal 2 (10-15 eta 14-15)

Aurreko astean jokatutako kanporaketako irabazleek ezin izan zuten garaipenik lortu. Final estua iragartzen zen, eta horrelaxe izan zen, nahiz eta joko aldetik nahiko kaskarra izan zen. Lehen jokoan gorriak nagusi hasi ziren, 5-1 jarriz, baina gero urdinek neurketa 7-7 berdindu zuten, eta hortik aurrera aurretik izan ziren lehen puntua eskuratuz. Bi bikoteen aldetik huts asko izan ziren. 1-0, 1-1, 5-1, 5-3, 7-3, 7-7, 7-8, 8-8, 8-9, 9-9, 9-11, 10-11, 10-13, 11-13, 11-14, 12-14 eta 12-15.

Bigarren jokoan ere emozioa handia izan zen, baina joko aldetik berriro ere bi bikoteek egindako hutsak nabarmendu ziren. Markagailuan ez zen alderik egon, nahiz eta berriro ere urdinek azken txanpan jarri zuten jokoa euren alde, eta azkenean ez zuten barkatu, garaipena eskuratuz. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 4-6, 6-6, 7-6, 7-7, 8-7, 8-8, 8-9, 9-9, 9-12, 11-12, 11-13, 12-13, 12-14, 14-14 eta 14-15.

Maila nagusia:

Barinagarementeria-Elkorobarrutia 0 Laloo-Manci 2 (9-15 eta 8-15)

Hemen ere kanporaketako irabazleek ezin izan zuten txapelik lortu. Laloo eta Manci gehiago izan ziren hasieratik. Lehen jokoan Mancik agindu zuen atzeko koadroetan, eta aurrean Lalaook ere sekulako partida egin zuen tantoak ongi amaituz. Lehen jokoan urdinek azkar hartu zuten aurre. Nahiz eta gorriak hasierako kintze hauetan saiatu ziren eusten, apurka-apurka ihes egin zuten Lalook eta Mancik. 0-3, 3-3, 3-5, 4-5, 4-8, 5-8, 5-9, 6-9, 8-9, 8-13, 9-13 eta 9-15.
Bigarren jokoa ere oso tankerakoa izan zen. Urdinak nagusi izan ziren bai aurrean eta baita atzean ere, eta neurketa ia hasieratik izan zuten kontrolpean. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 2-5, 3-5, 3-6, 3-9, 6-9, 6-11, 7-11, 7-12, 8-12 eta 8-15.

Noain:

Noainen egun batean jokatu zen dena. Larunbat goizean jokatu ziren kanporaketak eta oso lehiatuak izan ziren, batez ere maila nagusian ia bikote guztiek izan baitzuten finaletan sartzeko aukera azkeneko unera arte.

Gazteak:

Agirre-Olazagasti 1 Urrutia-Ibar 2 (15-7, 14-15 eta 4-5)

Lehen jokoa ikusita, bazirudien Agirrek eta Olazagastik irabaziko zutela, baina azkenean Urrutiak eta Ibarrek lortu zuten garaipena. Lehen jokoan, atzean Olazagasti nagusi izan zen, eta aurrean bikain aritu zen Agirre. Sake askotara sartzen zen zumaiarra, eta tantoa azkar bukatzen zuen. Joko hau hasieratik izan zuten kontrolpean, nahiz eta lehen bi tantoak urdinek egin zituzten. 0-2, 2-2, 3-2, 3-3, 5-3, 5-4, 8-4, 8-5, 10-5, 10-6, 14-6, 14-7 eta 15-7.

Bigarren jokoan erabat aldatu ziren gauzak. Urrutiak ikasi zuen aurreneko jokoan gauzak nola ziren, eta sekulako partida egin zuen Donibane Garaziko aurrelariak. Oraingoan aurrekoan Agirrek egiten zion gauza bera egin zion behin baino gehiagotan. Hala ere, joko hau ikusgarria izan zen. Emozioa handia izan zen, nahiz eta zatirik gehienean urdinak izan ziren aurretik, baina beti tarte txikiarekin. Amaieran, gorriek 14na berdindu zuten, eta sakea alde izan da, bazirudien aukera zutela torneoa erabakitzeko, baina Urrutiak lortutako kintze bati esker, kitarakoa jokatu behar izan zen. 0-2, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 6-9, 7-9, 7-10, 9-10, 9-11, 11-11, 11-12, 12-12, 12-13, 13-13, 13-14, 14-14 eta 14-15.

Kitarakoa ere aurrekoaren oso tankerakoa izan zen. Emozioa amaierara arte, eta lau pilotariek sekulako maila eman zuten. Berriro ere 4-4, eta Urrutiak amaitu zuen jokoa eta partida. 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4 eta 4-5.

Maila nagusia:

Aaron-Uriel 2 Fernandez de Ganboa-Uranga 0 (15-4 eta 15-12)

Gazte mailako finala handia eta ederra izan baldin bazen, ezin esan maila nagusiko finalari buruz gauza bera. Lehen jokoan, emaitzak erakusten duen bezalaxe, gorriak jaun eta jabe izan ziren, aurkariei inongo aukerarik eman gabe. 0-1, 1-1, 6-1, 6-2, 10-2, 10-4 eta 15-4.

Bigarren jokoa zertxobait hobea izan zen eta emozioa ere gehiago egon izan zen, baina berriro ere gorriak nagusi izan ziren, eta ez zuten barkatu bigarren puntua lortu eta tituloa eramateko. 3-0, 3-1, 6-1, 7-3, 7-4, 8-4, 8-5, 10-5, 10-10, 10-12, 12-12 eta 15-12.