URRETXU ? Goierri elkarteak 3x3saskibaloi txapelketa antolatu duekainaren 7 eta 8rako. 2004tik2011ra jaiotako haurrek parte hartuko dute: benjamin, kimu, haureta kadete mailakoek. Aurten,saskibaloi sailaren 50. urteurrenadela eta, gazte eta senior mailakoekere jokatuko dute (2001 baino lehenago jaiotakoek). Azken hauekelkarrekin arituko dira.

Gazte eta senior mailako taldeakgizonezko eta emakumezkoez osatuta egon behar dira, derrigor: biemakumezko eta bi gizonezko.Jokalari aldaketak antolatzaileekaginduko dituzte. Hala, jokalariguztiek denbora bera jokatukodute.

Parte hartu nahi dutenekUrretxuko Aldiri kiroldegian emanbehar dute izena. Talde bakoitzak20 euro ordaindu behar du. Izenaemateko epea ekainaren 4an itxiko dute, 19.00etan. Parte hartzaileguztiei kamiseta bana emango diete eta kamiseta horrekin jokatubeharko dute.

Benjamin eta kimu mailako partidak ostiral arratsaldean jokatukodira, haur eta kadete mailakoaklarunbat goizean eta gazteen etaseniorren partidak larunbatarratsaldean.

Txapelketaren ondoren, Goierriren saskibaloi saileko jokalariek,entrenatzaileek eta zuzendaritzako kideek afaria egingo dute.

Bestalde, eskainaren 25etik 28raudako kanpusa egingo dute. Gainera, Goierri kirol elkartearensaskibaloi sailak datorren denboraldirako izena emateko epea irekidu. Izen-emate orria Aldiri kiroldegian dago.

50. URTEURRENA Aipatu bezala,Goierriren saskibaloi saila 50.urteurrena ospatzen ari da. Dagoeneko hainbat ekitaldi egon dira:argazki erakusketa, Epi eta Iturriaga jokalari ohien hitzaldia...

3x3 txapelketaren ondoren erehainbat ekitaldi egongo dira:ekainaren 17tik 21ra klubekobeteranoek saskibaloi txapelketa jokatuko dute, Amaia Valdemoro jokalariak hitzaldia egingo du, irailaren 14an bideo-jokozaletuek FIBA 2K19 txapelketajokatuko dute, urriaren 12an taldearen historia jasotzen duenliburua aurkeztuko dute etabazkaria egingo dute eta abenduaren 6, 7 eta 8an kadete etahaur mailako selekzio autonomikoen txapelketa jokatuko daUrretxun. ? A.Z