Zarautz - Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen elkarteak Beharra daukat! proiektua jarri zuen martxan duela urte bete inguru komunera bat-batean joateko beharra duten gaixoek gertuen duten komunera arazorik gabe eta doan sartu ahal izateko.
Orain, Zarauzko Udalak bat egin du ekimenarekin eta herriko zenbait lekutan bereizgarria jarrita egongo da gaixoek leku horiek identifika ditzaten; hala nola, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Portuetxen, turismo bulegoan, udal kiroldegian, gizarte zerbitzuetan, euskaltegian, gaztelekuan, Sanz Enean, Musika Eskolan, Udaberri jubilatuen etxean eta taberna eta komun publikoetan.
Horretaz gain, ostalari eta dendariekin hitz egiteko konpromisoa hartu du udalak, “egitasmoa herrian ahalik eta gehien ezagutarazteko”. - A.R.