elizondo. Mundu mailan deituriko klima aldaketaren kontra sistema aldarazteko ikasle grebaren helburuekin bat eginez, Baztanen, sistema alda dezagun, ez klima lelopean bizikleta ibilaldi bat burutu zuten atzo 30 lagun inguruk. Elizondoko plazan elkartu ziren ilunabarrean eta karriketan barrena ibilaldi bat egin zuten, honela, klima aldaketaren gibelat buelta ezinezko egoerari aitzin egin behar zaiola aldarrikatu zuten. F.A.G./Argazkia: Ondikol