Zestoa- 560 lagun inguru bildu dira guztira Zestoako Antzerki Astearen bueltan eta antolatzaileak gustura agertu dira lortutakoarekin. Eromen produkziokoek antolatutako egitasmoa San Joan egunean hasi eta joan den larunbatean amaitu zen. Edizio honetan, lau obra taularatu dituzte. Bi ni haurren an-tzezlana, Eromen taldearen Florida kale antzerkia, Ainhoa Odriozolak idatzitako eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Orlacen eskuak eta Ander Lipusek zuzendutako Zazpi senideko. Gainera, berrikuntzak ere izan dira edizio honetan, bi ekintza berri egin baitituzte: Herri an-tzerkia, norentzat eta zertarako? Kultur-mahaiaren garrantzia mahai ingurua egin zuten ekainaren 27an, eta saioan, inguruko herrietako adituek parte hartu zuten. Horrez gain, antzerki ikastaro irekia izan zen.