elizondo - Arkupeak jubilatu eta pentsionisten elkarteak Lezora irteera antolatu du irailaren 14rako. Autobusez joanen dira bertara eta 11.00etan meza santua izanen dute Lezon. 12.00etan herri kirolak ikusiko dituzte eta 13.00etan autobusez Oiartzungo Gurutze Berri jatetxera joanen dira, bazkaltzera. Bazkal ondoko dantzaldiaren ondotik autobusak 19.00etan abiatuko dira, parte hartzaileak euren herrietan utziz. Ateraldian parte hartzeko gaur da izena emateko azken eguna. Bakoitzak bere herrik oordezkariari adierazi beharko dio. 42 euro ordaindu beharko da. - F.A.G.