Zubietako Udalak Malerrekako Gizarte Zerbitzuekin batera emakumeek egindako lanari aitortza antolatu du urriaren 17an. Aitortza hori zubiko iturrian (labaderoa) eginen da, hor urteetan emakumeek garbiketa lanak burutu baitzituzten,

Aitortza honek sentsibilizazio fase bat izan zuen abuztuan. Horretarako abuztuaren 23tik irailaren 5a arte olio zaharraren bilketa egin zen herriko estalpean, gero bildutako olioarekin xaboia egiteko. Xaboia Oihana Santamaria artisau gazteiztarrak egin du. Udalak ere aitortza eginen den egunean argazki handi bat paratu nahi du zubiko iturrian emakume guztiek egin dituzten lanak aitortzeko. Argazki hori irailean Irantzu Pastor argazkilari lesakarrak egindako errekreazio bat izanen da. Udala saiatu da lan horiek erakusten zuten garai bateko argazkiak lortzen, baina ezinezkoa izan da.

Urriaren 17an eguerdiko 12:00etan aitortza izanen da. Egun horretan zenbait emakumeek berriz erakutsiko dute nola aritzen ziren garbiketa lanetan eta haien testigantzak jasotzeko eta aditzeko aukera izanen dugu. Ondoren egun horretarako Bittori Elizalde Sotok sortutako bertsoa adituko dugu. Ondoren, Oihanak egindako xaboia banatuko dute eskerrak emanez, eta jarraian errekreazioa zintzilikatuko dute zubiko iturrian. Bukatzeko plazan Edortak eta Txasek kantaldia eskainiko dute plazan.