Baztango Talde Ekosozialak (BTE) antolakotuta, elkarretaratzea egin zen ortzegunean Elizondon Valle de Odieta-HTN enpresak adiskidetze ekitaldi batera deitutako eragileei elkartasuna adierazteko. Honi lotuta, BTEk makroetxalde eta abeltzaintza intentsiboari buruzko mahai-inguru bat antolatu du Elizondon apirilaren 29rako. 19.30ean izanen da, Ahaztuen plazan, eguraldi txarra eginez gero Arizkunenean. Greenpeaceko bozeramaile den Lorea Flores eta Anizko Jauregiko Mikel Azkaratek parte hartuko dute mahai inguruan.