elizondo - Solaslaguna egitasmoak antolatzen duen Euskalkide ekimenaren baitan bi saio berri eginen dira Elizondon, Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzan. Lehenbizikoa, gaur, eta bigarrena, berriz, apirilaren 12an, biak 17.00etatik 18.00etara izanen dira saioak. Euskalkide, ekimen irekia da, euskaraz solastatzeko gaitasuna duen edozeinek hartzen ahal du parte saio hauetan. Izena emateko aukera bada, 610 920 673a deituz edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatziz. - F.A.G.
Lo último |