bera - MugMus laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)ariak emanaldia eskainiko du larunbatean 19.30ean Kultur Etxean. Dantza, musika, bertsolaritza, eskultura eta bertze uztartzen dituen ikuskizuna da. Berako Kultur Ba-tzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 7 euro gostako da.

oteizaren iruditeria MugMus Laborategiaren lan honetan mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, bertsolariaren, hotsen, espazioaren trataeraren, hitzen? harilkatze fin batenbitartez ikusle-entzulea Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio batean murgilaraziko da. Horrela, aipatutako elementu guztien elkargune metaforikoaren bitartez ondoko gai hauek jorratuko ditu: mairu-baratzeak, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, nagikeria, eskultura, Laboratorio de Tizas bilduma, musika seriala eta zehatza, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamairu, hitza, haurra... Oteizaren unibertsio zabala eta partikularra eraikitzeko. - A.A.A.