bortziriak - Osasun sexualari buruzko tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 15 urtetik goitiko Bortzirietako gazteei zuzendua. Ekainaren 24an izanen da Berako Beralandetan, 11.30etik 13.30era eta Gib-ari eta STIari (sexu transmisioko infekzioak) buruzko oinarrizko informazioa, segurtasun praktika erotikoak eta harreman sexualen inguruko jarreraren inguruko informazioa eskainiko du Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarreko sexologoak. Izen-ematea watsappez egin daiteke, 634 223 659 zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora ida-tziz.

kalamua Mankomunitateak kalamuaren kontsumoaren arriskuen kon-tzientziaziorako antolatutako saio-sorta bukatu da. Saioak guraso eta 15-20 urte bitartekoei zuzendutakoak izan dira. Udazkenean berriz hasiko direla ere jakinarazi dute. - A.A.A.