BERA - Azken urteetan Berako bestetan berreskuratutako danborradak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere danborrada eginen dute Beran. Abuztuaren 4an, igandearekin izanen da, 12:30ean hasita. Lixoia, Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena, uztailaren 19ra bitarte (ortziralea).

Erran bezala, abuztuaren 4an, ortziralean, 12:30etik abiatuko da danborrada Herriko Etxeko Plazatik eta Altzateko plazara joanen dira. Izen emateko 6 euro ordaindu behar da, gosaria eta danborraren truke. Entsaioak, berriz, uztailaren 26an (ortziralea) eta 29an (astelehena) eginen dituzte Herriko Etxeko plazan, 20:00etan.

Guttienez 40 lagunek izena eman beharko dute danborrada atera dadin, baina 2016an berreskuratu zenetik, urtetik urtera danborjole kopurua goiti doala kontuan hartuz (2016an 48 eta iaz 90 izan ziren), ez dirudi helburu zaila denik. - A.A.A.